Zuzenean

Beste kontu batzuetara begira gaude azken boladan, baina tamalez Covid-ak hildakoak eragiten jarraitzen du. Lakuako gobernuak publiko egindako azken boletinaren arabera, 21 izan ziren Covid-ak hildakoak aurreko astean, eguneko hiru. Covid-a gure artean izateak Covid iraunkorra pairatzeko arriskua hor egotea esan nahi du. Izortze Santion eta Koldo Gartziak diote, zorionez, ikerketa asko daudela martxan gaitz honen ingurukoak ezagutzeko; zentzu horretan, ez dituzte «harritu» Johnson&Johnson etxeak egin duen ikerketa baten emaitzen datuak: ikerketa honek dio emakumeek %22 batean dutela arrisku gehiago Covid iraunkorra jasateko. Ikerketa hauek beti izaten dute sexu araberako lagina identifikatzeko betebeharra, eta horri esker iritsi ahal zian dira ondorio horretara.
Parkinson gaitza
Parkinson gaitza ere izan dugu hizpide tertulia zientifikoan. Gutxi asko, guztiok ezagutzen ditugu gaitzaren ingurukoak, baina bere sintomak ezagunak diren neurri berean da ezezaguna honen jatorria. Gaitza nola sortzen den ezjakina da gaur gaurkoz, horregatik, egiten den edozein urrats oso baliabarria dela diote adituek. BioGurutzetan egiten ari diren ikerketa baten berri eman digute: bihotzaren eta garunaren arteko sinkronizazioa ari dira neurtzen.
Amaitzeko, eguzkiarekin aktibatzen diren geneen inguruko argipenak eman dizkigu Gartziak.
«Hitz egiteko, debatitzeko edota ideiak partekatzeko mahai bat behar da»
Joan Mari Irigoienen arrastoa, Xabier Mendiguren editorearen eskutik
