Zuzenean

Naiz Irratia

«Egunotako beroa ez da normala»

Egunotan izaten ari garen beroa «ez-ohikoa» da urteko sasoi honetan Iker Ibarluzea metereologoaren esanetan, «oso gutxitan ematen den egoera da eta gainera egun dezente segidan daramatza bero zakarrak». Larunbat arratsaldean ipar-mendebaldeko haizeak giroa freskotuko duela baieztatu du.

Audio_placeholder

«Egunotako beroa ez da normala»

Loading player...
Bero egun hauei aurre egiteko freskatzea eta ura edatea dira bi gomendio nagusiak.
Bero egun hauei aurre egiteko freskatzea eta ura edatea dira bi gomendio nagusiak. (Iñigo URIZ | FOKU)

Iker Ibarluzeak metereologoak azaldu du antizikloi eta borraskek ibilbide propioa dutela baina oraingoan «borraska zirkulazio orokorretik jeitsi» egin dela Portugal mendebaldera eta Afrika iparraldetik «oso-oso aire masa beroa bultzatu duela». Ekaina erdialdea izaki gainera, eguzkia indartsu dago eta «asko berotzen du airea». «Horri gehitzen badiogu geruza guztietan oso aire beroa dugula», lurralzalaren tenperatura ere oso altua da. «Batez ere gakoa da hego haizea sartzen ari zaigula eta haize horrek asko igoarazten dituela tenperatu maximoak», azaldu du metereologoak.

Larunbat arratsaldean, aldaketa

Larunbat goizera arte beroa handiarekin jarraituko dugula baieztatu du Ibarluzeak, hego edo hego-ekialdeko haizeak, «Afrika iparraldetik datorren aire masa beroarekin datorrenak» eta eguzkiak berak «tenperaturak asko berotuko dituzte». Ostiralean gainera, ostegunean baino bero handiagoa izan genezakeela ohartarazi du du.

Larunbatean iritsiko da aldaketa hego haizeak ipar-mendebaldera egiten duenean, «askoz aire freskoagoa sartuko da». Euskal Herriaren barnealdean gehiago kostako da giroa freskatzea baina bertara sartzea ere «lortuko» du ipar-mendebaldeko haizeak larunbat arratsalderako.

Jaurlaritza Logoa