Zuzenean

Naiz Irratia

Saregileen lan baldintzak hobetuko dira EH Bilduren mozio bati esker

Koalizioak Senatu espainiarrean aurkeztutako mozio bati esker urte luzez diskriminazio egoeran izan diren neskatila, saregile eta paketatzaileen lan baldintzak duinduko ditu lege berri batek. Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak baieztatu du gertatutik jarraituko dutela egitasmoaren izapidetzea.

Audio_placeholder

Saregileen lan baldintzak hobetuko dira EH Bilduren mozio bati esker

Loading player...
Hondarribiako portua
Hondarribiako portua (Andoni CANELLADA | @FOKU)

Hariak ehunduz eta beraien artean hutsuneak utziz osatzen dituzte arrantzarako sareak saregileek. Ezinbesteko tresna da itsasoko zein ibaietako arrainak gure platerera irits daitezen. Esan liteke, saregileen lanik gabe, ez genukeela halakorik izango. Ezinbesteko lan horietako bat da, ezkutuan gordea izan dena askotan, eta itsasoak berarekin dakarren gogortasuna bezala, kaian sareen bueltan korapilatzen dena hau ere. Nola ez, ezkutaraziak izan diren beste lanbide batzuk bezala, hau ere sektore feminizatu bat da.

Emakumea da saregile, neskatila edo enpaketatzaile jarduten duen gehiengoa. Baldintza gogorretan egiten dute lan, postura txarretan, eta askotan erlojuaren kontra. Baina hala izanik ere, lan baldintzak hemen ere ez dituzte gizonen parekoak. Jubilazio adina, esaterako; emakumeek adin ofizialera itxaron behar izan duten bitartean, gizonek beti izan dute lehenago erretiratzeko aukera.

Bada, aldatzekotan da egoera. EH Bilduren ekimenak ekarri du urte luzeetako situazio bidegabea konpontze bidean jartzea. Mozioa tartekatu dute Senatuan egoera bidegabe eta diskriminatzaile honekin amaitze aldera, eta uste zenaren kontra, talde guztien onespena jaso du. Tramite burokratikoak tarteko, oraindik ez da lege, baina urrats esanguratsua badakar urteetako anomalia zuzentze aldera.

Idurre Bideguren senatariak NAIZ Irratian azaldu duenez, historikoki izan da profesio jazartua itsasoko profesionalena; are gehiago neskatila edo saregileena. Ez da produkzio kateko lan gisa kontsideratu, eta horregatik egon da urte luzez arautu gabe. Urratsak eman diren arren, bide luzea dago oraindik egiteke.

Momentuz egoera orekatzeko asmoak dira onartu direnak; tramite burokratikoak tarteko, itxaron egin beharko da, baina gertutik jarraitzeko asmoa dute EH Bildukoek.

Jaurlaritza Logoa