Zuzenean

Bigarren Kafea

Minutuko zarataunea Javi Area oroitzeko

Larunbatean urte bat beteko da Javi Area musikaria zendu zenetik. Bere herrian 'Errenteriako Kaleetan' egitasmoa antolatu dute. Kultur proposamen anitza eskainiko dute kaleetan barrena.

Audio_placeholder

Minutuko zarataunea Javi Area oroitzeko

Loading player...
Javi Area musikaria.
Javi Area musikaria. (LosDelGas.)

'Errenteriako Kaleetan' ekitaldia ospatuko dute asteburuan eta bertan Javi Areari omenaldia egingo diote lagun, herritar eta hurbildu nahi duten guztiek.

Musika gertutik bizi duen orok bere hainbat abenturaren batean egin du topo Arearekin. Maitagarria zen Javi, eta amodio pila utzi zuen bere inguruan.

Jo gabeko hainbeste kontzertu... grabatu gabeko zenbat disko eta buru disdiratsu horretan sortutako zenbat ideia eta egitasmo gauzatu gabe... 

Bere ingurukoei eskaera garbia egin zien: «Segi guztiarekin aurrera, segi jotzen, zarata ateratzen, musika sortzen eta proiektuak gauzatzen» eta proiektu horietakoa da Errenteriako Kaleetan. Aurten musika oso erdigunean izango duen arren, etorkizunean diziplina anitzeko jaialdia izatea nahi dute antolatzaileek. Minutuko isilunea ezin egin eta minutuko zarataunea izango da haren omenez. 

Ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko errepidean Javi Arearekin kilometro asko egindako musikari eta laguna izan dugu gaur Bigarren Kafean; Ritxi Salaberria Aliaga. 

Jaurlaritza Logoa