Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan sartu dira Azterketak Euskaraz kolektiboko kideak

Poliziaren oldarraldien ostean, bigarren saiakeran sartu dira Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan. «Ateak ireki ditugu eta orain barnean gaude» baieztatu du Elorri Faltxa kolektiboko kideak NAIZ irratian.

Audio_placeholder

Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan sartu dira Azterketak Euskaraz kolektiboko kideak

Loading player...
Azterketak Euskaraz kolektiboko kideak Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan sartu berritan.
Azterketak Euskaraz kolektiboko kideak Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan sartu berritan. (Bob EDME)

Zaila izan da Baionako Hezkuntza Ikuskaritzaren bulegoan sartzea. Polizia frantsesaren oldarraldiek ez dituzte bertaratuak kikildu, eta lehen saiakera baten ostean bulego barnean sartzea lortu dute ikasle, guraso eta irakasleek. Gaua bertan igarotzeko helburuarekin, «ageriko da nola erreakzionatuko duten autoritateek, ea polizia hurbiltzen den edo. Guk hemen gaua pasako dugu eta hondoko egunetan hor egoteko prest gaude», adierazi du Elorri Faltxak gunea okupatu berritan.

Azterketak Euskaraz kolektiboaren helburuetako bat, Pap Ndiaye, Frantziako Hezkuntza Ministro berriarekin biltzea da. «Hitz egiteko nahia dugu. Azken hilabeteetan Bordeleko errektoretzarekin bildu gara eta ezezkoa ukan dugu beti. Beraz, zuzenki Parisekin hitz egin nahi dugu, gure egoeraren berri eman eta erantzun baikor bat lortzeko». Seaskako ikasleak aurten ere baxoa frantsesez idaztera behartuak daudela salatu dute, eta heltzear den brebetarentzat «ez dugu amorerik emango» aldarrikatu du euskarazko hezkuntzaren aldeko kolektiboak.

Les forces de l'ordre sont intervenues pour déloger les manifestants.
Polizia euskaltzaleen kontra bortizki oldartu den unea. (Bob EDME)
Les policiers ont lancé du gaz lacrymogène sur les parents, les enseignants et les élèves.
Poliziek gas negar-eragilea jaurti dute mobilizatu direnen kontra. (Bob EDME)
Gas negar-eragilea bota dieten unea.
Gas negar-eragilea bota dieten unea. (Bob EDME)
L'altercation a été violente.
Poliziak bortizkeria erabili du ekintza baketsuaren aitzinean. (Bob EDME)
Polizia, manifestarien aurka oldartzen.
Polizia, manifestarien aurka oldartzen. (Bob EDME)
Indarkeriaz jardun da Polizia.
Indarkeriaz jardun da Polizia. (Bob EDME)
Tentsio uneak Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan.
Tentsio uneak Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzan. (Bob EDME)
Les manifestants vont passer la nuit sur place.
Manifestariek gaua pasako dute Akademia Ikuskaritzan. (Bob EDME)
Finalement, les membres d'Azterketak Euskaraz sont parvenus à entrer dans l'établissement.
Azkenerako, Azterketak Euskaraz kolektiboko kideek eraikinean sartzea lortu dute. (Bob EDME)
Vers 16h30, les membres du mouvement Azterketak Euskaraz ont commencé à occuper l'extérieur des locaux de l'Inspection académique.
Asteazken huntako arratsaldean Akademia Ikuskaritzaren aitzinean egin dute ekimena azterketak euskaraz egitearen alde. (Bob EDME)
Le mouvement Azterketak Euskaraz revendique le droit de passer les épreuves du brevet et du bac en langue basque.
Seaskako buraso, irakasle eta ikasleak, lasai polizia bertaratu aitzin. (Bob EDME)

Jaurlaritza Logoa