Zuzenean

SAREAN: Merienda gazi-gozoak Buckingham, Badajoz eta Bartzelonan

Ez dago otordu girorik "B" hizkiaz hasten diren hiru txoko hauetan. Anabasa eta zapuzturiko erlazioak tarteko, asteburuan birala izan dena aztertu dugu Sareanen.

Audio_placeholder

SAREAN: Merienda gazi-gozoak Buckingham, Badajoz eta Bartzelonan

Loading player...
Isabel II.a Paddington hartzarekin askarian.
Isabel II.a Paddington hartzarekin askarian. (Buckingham palace.)

Dagoeneko 70 urte bete ditu Isabel II.ak Erresuma Batuko tronuan. Urteurren berezia dela eta, Paddington hartzarekin tea hartu du eta honek trago bakarrean edan du edari guztia, erregina ezer gabe utziaz. Eskerrak larrialdietarako sandwicha zorroan zuela. Askari horren hurrengo gonbidatuak Amorebietako jokalariak izan daitezke. Izan ere, Luis Oliver, Badajoz taldeko jabeak esan du bizkaitarrak «merendatzeko gelditzen diren lagun taldea» dela, adierazi du. Azkenik, askarirako animo askorik ez dutenak izango Shakira eta Pique dira. Antena 3 telebistan bikotearen hausturaz egindako kontaketa ezin biralagoa bilakatu da. 

 

Jaurlaritza Logoa