Zuzenean

Naiz Irratia

Igandean estreinatuko dute Irunen 'Bi arnas' dokumentala

Iratxe Sorzabal presoak bere atxiloaldian jasandako torturak ditu hizpide dokumental honek, eta, presoa bera eta bere ama Mari Nieves ditu protagonista nagusi. Torturaren errealitateari ahotsa jartzen dioten beste ahots kualifikatu batzuk ere ageri dira filmean.   

Audio_placeholder

Igandean estreinatuko dute Irunen 'Bi arnas' dokumentala

Loading player...
Mari NIeves Diaz, Iratxe Sorzabalen ama, eta Kima Arzuaga, Iratxeren laguna eta dokumentalaren egileetako bat, filmaketaren une batean
Mari NIeves Diaz, Iratxe Sorzabalen ama, eta Kima Arzuaga, Iratxeren laguna eta dokumentalaren egileetako bat, filmaketaren une batean (@BiArnas)

Hilabeteak eman dituzte lanean, eta azkenean errealitate da: amaitu dute 'Bi arnas' film-dokumentala, eta igandean estreinatuko dute, Irunen, Amaia antzokian (18:15). Ez da ausaz hautatutako tokia: bertakoa da Iratxe Sorzabal, dokumentalaren protagonista. Bere atxiloaldian jasandako tortura latzei ahotsa eta hitzak jarri nahi dizkion dokumentala da, Borda Gorri produkzioak egin, Muara elkarteak lagundu, eta, gidoia eta zuzendaritza Jon Mikel Fernandezen kargu joan dena.  

 

Iratxeren ama, Mari Nievesekin batera, eta dokumentalean parte hartu duten beste ahots batzuekin batera, torturak Euskal Herrian suposatu duena azaldu dute. Bere garaian tortuta latzak jasandako Nekane Txapartegiren edota Paco Etxeberria forentsearen lekukotzak entzun litezke, besteak beste. 

Igandean izango da estreinaldia; doakoa izango da sarrera, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik sarrera eskuratzea, biarnasdokumentala@gmail.com helbidera idatzita.  

Jaurlaritza Logoa