Zuzenean

Bigarren Kafea

'Zer gertatzen da klimarekin?' eta 'Egipton barrena' liburuak argitaratu ditu Ereinek

Erein Argitaletxeak 'Zer gertatzen da klimarekin' eta Amparo Errandonearen 'Egipton barrena' liburuak argitaratu ditu. Uxue Razquin editoreak liburuak aurkeztu dizkigu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

'Zer gertatzen da klimarekin?' eta 'Egipton barrena' liburuak argitaratu ditu Ereinek

Loading player...
Uxue Razquin Bigarren Kafean.
Uxue Razquin Bigarren Kafean. (Bigarren Kafea)

«Haurrek soilik goza dezaketen haur-ipuin bat ez da haur-ipuin ona, inondik inora ere» esan zuen behin C. S. Lewis idazle irlandarrak. Horregatik, haur zein helduek gozatzeko moduko bi liburu argitaratu ditu Erein Argitaletxeak. 

xOle Mathismoen eta Jenny Jordahl-en 'Zer gertatzen da klimarekin' eta Amparo Errandonearen 'Egipton barrena'. Lehenengoa, klima aldaketa ulertzeko bidaia eta bigarrena aldiz, Antzinako Egipto ezagutzeko abentura. 

Norvegian idatzi zuten 'Zer gertatzen da klimarekin?' (berezko bertsioan, 'Hva er greia med klima?) Ole Mathismoen idazleak eta Jenny Jordahl ilustratzaileak. «Gaztelaniazko bertsioa ikusi nuen, eta asko gustatu zitzaidan; hurrengo egunean, produkzioaz arduratzen den lankideari esan nion euskarazko bertsioa behar genuela» kontatu digu Uxue Razqun, argitaletxeko editoreak. Esan eta egin; Danele Sarriugarte arduratu da itzulpenaz. «Definizio aldetik oso argia da, baina baita erakargarria ere». 

Horixe gertatzen da 'Egipton barrena' liburuarekin. Kasu honetan, idazleak berak egin ditu ilustrazioak. «Proposamen ausarta da irudi aldetik» esan digu Razquinek. Amparo Errandonea Egiptologian aditua da eta Antzinako Egiptori buruzko informazio zehatza islatu du komikian. «Gainera umorea erabiltzen du, asko ikasi dugu historiaz». 

Bigarren Kafea hartzera etorri da Uxue Razquin Olazaran.

 

Jaurlaritza Logoa