Zuzenean

Naiz Irratia

Aktualitateari begiratua Pilar Kaltzada eta Julen Mendoza lagun

Solasaldi berria abiatu dugu Informazioaren Harian Pilar Kaltzada eta Julen Mendoza lagun. Aktualitatea ikusmiran, Atristain auziaz, haurdunaldiaren etenaldiaz eta Pegasus auziaz jardun gara eurekin. 

Audio_placeholder

Aktualitateari begiratua Pilar Kaltzada eta Julen Mendoza lagun

Loading player...
Aborto eskubidea debekatzeko imintzioa egin du AEBtako Gorenak, eta horren aurka oldartu dira ehunka herritar
Aborto eskubidea debekatzeko imintzioa egin du AEBtako Gorenak, eta horren aurka oldartu dira ehunka herritar (Stefani REYNOLDS | AFP)

Aktualitate politikoari begira, azken egunetan ahotan izan ditugun gaiak landu ditugu astelehen honetan abiatu dugun solasaldi berrian: Pegasus auzia, Atristain doktrinaren ingurukoak eta haurdunaldi etenaldiaren aferatik eratorritakoak; hiru gai mardul hauen analisian murgildu gara Pili Kaltzada eta Julen Mendoza lagun. 

Analisi politikoa egiten iaioak dira gure bi bidelagunak: kazetaria eta idazlea da Pilar Kaltzada; udal politika oso gertutik ezagutzen du gaur egun tokiko eta enpresetako aholkulari jarduten duen Julen Mendozak. 

Jaurlaritza Logoa