Zuzenean

Ainara Rodriguez | Ion T. Barrena

«Orain ez dugu beldurrik», 30 urteko sexu jazarpenaren isiltasuna hautsiz

Patrick Poivre d'Arvor frantziar kazetari ezagunak bortxatu, eraso egin edo jazarri dituzten 20 emakumek euren testigantza eman berri dute, elkarrekin eta elkar babestuz. Ez dituztela entzun nahi izan salatu dute.

Audio_placeholder

«Orain ez dugu beldurrik», 30 urteko sexu jazarpenaren isiltasuna hautsiz

Loading player...

Urte luzez TF1 kateko iluntzeko albisteen aurkezlea izan da Patrick Poivre d'Arvor (PPDA) eta sona handiko kazetaria da. Azken urtean, ordea, bere aurkako sexu eraso salaketak azaleratzen hasi dira.

Bata bestearen atzetik salaketak ari zaizkio pilatzen auzitegietan kazetariari eta hauek isildu asmoz edo bere izen ona zikintzea egotzita kontra-salaketak jarri ditu PPDAk. «Jakin behar du, ordea, dagoeneko ez dugula beldurrik» dio Florence Porcel, orain urtebete inguru bortxaketa salaketa publiko egin zuen aktoreak.

Oraingoz zortxi bortxaketa eta hainbat jazarpen egoera salatu dituzte 20 emakumek, «garaian ere salatu nuen, baina inork ez zidan entzun nahi izan», azaldu du Marie-Laure Eude-Delattrek, telebista kate frantziarraren erredakzioan bertan bortxatu zuela salatu du, adin txikikoa zen orduan. 

Antzeko hamaika testigantza entzun dira Mediaparten saio berezi honetan; elkarri emandako babesa giltzarria izan dela diote saioan parte hartu duten denek, «elkarrekin gaudelako egin ahal dugu aurrera orain», Porcelen esanetan. 

Nora Arbelbideren salaketa 

Askoren kasuan bortxaketak izan dira; badira, ordea, bestelako jazarpen eta jarrera bortitzak jasan behar izan dituztenak ere.

Horien artean euskal kazetari bat ere bada eta hedabide digitalaren saio berezi honetan parte hartu du. Nora Arbelbide da eta bere kasuan 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxieraren harira gerturatu zen PPDArengana, haren sustengu bila. 

Euskal Irratietan eskaini duen testigantzan taldearen babesa azpimarratu du, salaketa publiko egiteko indarrak biltze aldera. 

Jaurlaritza Logoa