Zuzenean

Naiz Irratia

«Arnasguneek frogatzen dute posible dela bizitza euskaraz egitea»

UEMA eguna ospatuko da larunbat honetan Seguran. Hitzorduak «euskaldunak diren udalerri guztien sare bat osatu» eta elkarren arteko ezagutza bultzatzeko balioko du Mankomunitateko lehendakari Iraitz Lazkanoren esanetan.

Audio_placeholder

«Arnasguneek frogatzen dute posible dela bizitza euskaraz egitea»

Loading player...
Tolosan egin zen UEMA Eguna 2014. urtean
Tolosan egin zen UEMA Eguna 2014. urtean (Gorka RUBIO)

2018an egin zen azkenekoz UEMA eguna. Diman elkartu ziren orduan Udalerri euskaldunak biltzen dituen mankomunitateko kideak. Bi urtez behin egiten den jaia ospatzeko lau itxaron behar izan dira pandemia tarteko, baina iritsi da eguna. UEMA egunaren bezperan, Udalerri Euskaldunak biltzen dituen Mankomunitateko lehendakari Iraitz Lazkanorekin eta Segurako alkate Izarra Urdanetarekin izan da Naiz Irratia.

Egitarau zabala osatu dute larunbat honetan Seguran ospatuko den UEMA Egunerako. Gogotsu daude Goierriko herrian, Izarra Urdalleta alkateak baieztatu duenez, «urduri gaude baina ilusio itzelarekin».Udalerri euskaldunen topaketa egun bat izango da, UEMAko kide izan edo ez, Lazkanok zehaztu duenez. «Asmoa da euskaldunak diren udalerri guztien sare bat osatu eta elkarren artean ezagutza bultzatzea».

UEMAren eginkizuna goraipatu du Lazkanok, azalduz hasierako helburua udal administrazioak euskalduntzea zela baina denborarekin lanketa udaletxeetako hormetatik kanpora ere zabaldu dutela. Segurako alkatearen hitzek erakusten dute UEMAko kide diren udalek abian dutela elkarlana eragileekin, «herritar askorekin lan egiten dutelako, errefernete direlako».

Euskara bizi dadin eta aurrera egin dezan, udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu du Lazkanok, «arnasguneetan euskara arau nagusia da, euskara naturaltasunez bizi da, kalean euskara entzuten da eta horrek frogatzen du posible dela bizitza euskaraz egitea».

UEMAko gidaritza hartu zuenean, 2019an, jauzi kualitatibo bat emateko beharraz hitz egin zuen Lazkanok. Orain hiru esparru aipatu ditu, batetik instituzio eta eragileen arteko elkarlana eta horretan aurrerapusoak eman direla iritzio dio, bestetik lege esparruan Udalen Legea onartu izana ere positiboki baloratu du. Falta den «urrats sendoa» arnasguneak legez babestea dela baieztatu du. Azken hilabeteetan euskararen aurkako hainbat eraso izan da, lan deialdiei nahiz euskara eskakizunei lotuta. Lazkanoren iritziz argia da ondorioa: epaitegietatik finkatu nahi da hizkuntza politika.

Jaurlaritza Logoa