Zuzenean

NAIZ Irratia

«Nork dimitituko duen baino, lehenik eta behin jakin behar da zer gertatu den»

Pegasus auziaz, gertatutako guztia «argitzea» garrantzitsua da Roberto Uriarte UP-ko diputatuarentzat, baina are garrantzitsuagoa «neurriak hartzea berriro gerta ez dadin». Berezkotzat jo du espioitza eta horren aurrean «estatu sakona kontrolatzeko» beharraz hitz egin du. 

Audio_placeholder

«Nork dimitituko duen baino, lehenik eta behin jakin behar da zer gertatu den»

Loading player...
Roberto Uriarte Kongresuan
Roberto Uriarte Kongresuan (E. Parra | Europa Press)

Pegasus auzia hasi zenetik egoera deserosoan izan da Unidas Podemos, PSOEko hainbat goi kargu jomugan baitaude. Paz Esteban CNIko buruaren kargugabetzearen ondotik, honen babesle gisa agertu den Margarita Robles Defentsa Ministroaren dimisioa ari dira eskatzen hainbat alderdi. Kargu gabetzeen aurretik dena den, Pegasus eskandaluaren atzean dagoen guztia «argitu» behar dela adierazi du Naiz Irratian Roberto Uriarte UP-ko diputatu bizkaitarrak, «nork dimitituko duen baino, lehenik eta behin jakin behar da zer gertatu den». Izan ere,  uste du UP-ko ordezkariak, Paz Estebaben kargugabetzeak bakarrik «ez duela ezertarako balio».

Espainiar Estatuan «gardentasuna» bermatzeko lehenik eta behin, aldaketa legalak behar direla uste du Uriartek, «Estatuko Sekretu Ofizialen legea aldatu behar da behar da. Frankismotik datorren lege bat dugu». Lege hori moldatuta, «neurriak hartzea» litzateke hurrengo urratsa, Uriartek dionez, halakorik «berriro gerta ez dadin». Bi urrats horiek gauzatuta, azkena bidegabe jokatu duten karguek erantzukizunak euren gain hartzea litzateke; erantzukizun «politikoa eta juridikoa» Uriartek azaldu duenez.

Gobernu bazkideez

Deep State ala «estatu sakona kontrolatzeko» neurriak eskatu ditu. PSOE jotzen da estatu sakon horretan zutabeetako bat bezala, eta onartu du Uriartek egun ez dutela nahiko botere PSOEk kontrolatzen dituen ministerio horietan eragiteko. Hori bai, iragarri du hurrengo hauteskundeetan babes handiagoa izanez gero, kontrolik gabeko egitura horietan «garbiketa sakon bat» egingo lukeela.

Kritikatu du era berean, PSOEk estatuan egiten ez duen hori, egiten duela Europan. «Hemen ikerketarik ezin dela egin adierazi duten alderdi batzuk, kontrakoa onartu dute Europar Parlamentuan. Honek bai ikertuko du Espainian Pegasusekin egindako espioitza» adierazu du Uriartek.

Jaurlaritza Logoa