Zuzenean

Inaxio Esnaola

Broken Legacy bandako Aitor Atxa abeslariarekin hitz egin dugu

Audio_placeholder

Broken Legacy bandako Aitor Atxa abeslariarekin hitz egin dugu

Loading player...
Broken Legacy taldea
Broken Legacy taldea (Broken Legacy)

Oñatiko Broken Legacy taldeak astindu du 'Burdinola' heavy metal saioko mailua. Muturreko metalaren eta hardcorearen arteko oreka aproposa topatu dute 'Ortzimuga' bigarren diskoarekin. Iraupen laburra du, zuzena eta soinu profesionala. Aitor Atxa abeslariarekin hitz egin dugu. 

Broken Legacy banda Oñatin sortu zuten 2017an. Laukote gisa hasi baziren ere, gutxira boskote bihurtu eta elkartu ziren urtearen bukaeran igo ziren taula gainera. Oñatiko Hangover Metal Fest jaialdian jo, eta banda hauspotu zuten metalcore doinuekin. 2019an 'XIX' lehen diskoa grabatu zuten Legazpiko Subeltza estudioan, eta zuzenean aurkezteko aukera izan zuten pandemia iritsi zen arte. Laukote eta boskote moduan ibili ondoren, seikote izatera pasa ziren, eta horrela grabatu zuten 'Ortzimuga' bigarren diskoa.


Jaurlaritza Logoa