Zuzenean

NAIZ Irratia

Korrikak ekarritako «berraktibazioari» segida eman nahi dio Euskaraldiak

Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da, euskara «agenda sozial eta politikoaren» erdigunean kokatzeko helburuz. Korrikak suposatu duen «olatua» baliatzera deitu dute Goiatz Urkijo, Euskaraldiako koordinatzaileak eta Asier Amondo Korrikako arduradunak.

Audio_placeholder

Korrikak ekarritako «berraktibazioari» segida eman nahi dio Euskaraldiak

Loading player...
Euskaraldiko eta Korrikako arduradunen prentsaurrekoa Donostiako Koldo Mitxelenan
Euskaraldiko eta Korrikako arduradunen prentsaurrekoa Donostiako Koldo Mitxelenan (GORKA RUBIO | FOKU)

Astelehen honetan, Euskaraldiak eta Korrikak Donostian egindako aurkezpena, ariketa sozialaren prestaketen «txupinazo» gisa har daitekeela azaldu du Euskaraldiako koordinatzaile orokor Goiatz Urkijok. Aurtengoa «hitzen eta ekintzen urtea» izatea nahi dute; izan ere, bi urteko pandemiaren ostean, Korrikak erakutsi du herritarrak eta herri eragileak «kaleak hartzeko» gogoz daudela euskararen alde Asier Amondo Korrikako arduradunak dionez. Hain zuzen ere, Korrikak ekarritako «berraktibazioari» segida ematera deitu dute bi ekimenetako ordezkariek.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala. Korrikak suposatu duen «olatua», Euskaraldia izango den indar erakustaldiarekin uztartuko da, euskara «agenda sozial eta politikoaren» erdiguneak kokatzeko Urkijoren esanetan. Eta ariketan norberak hartzen rola gora-behera garrantzitsuena «partaide aktibo» izatea dela ekarri du gogora Amondok. Norberak bere aukeren arabera, euskaraz hitz egin dezala eta euskararen alde urratsak egin ditzala eskatu du Amondok, «hitzek egiten dutelako euskara eta ekintzek biziraupena».

Bi data garrantzitsu

Herri batzordeak eta lantokietako taldeak hasi dira han-hemenka antolatzen eta udararako herriz herriko mapa bat eskainiko du Euskaraldiak. Horri begira, bi data garrantzitsu aurretik: maiatzaren 18an irekiko da entitateek izena emateko epea eta irailaren 29an berriz, herritarren txanda izango da ahobizi ala belarriprest rola aukeratuz. 

Jaurlaritza Logoa