Zuzenean

Izarok kontzertu historikoa eskaini zuen Donostiako Belodromoan
Izarok kontzertu historikoa eskaini zuen Donostiako Belodromoan (Bigarren Kafea)
Bigarren Kafea

Izaro: «Hodeietatik jaitsi ezinik nago»

Hegan egin zuen Izarok Donostiako belodromoan. 6.000 pertsona inguru bildu ziren larunbatean, abeslari gaztearen musikaz gozatzeko, eta gau historikoa izan zen. Lehenengo aldiz, bakarlari euskaldun batek Antonio Elortza Belodromoa bete zuen.

Audio_placeholder

Izaro: «Hodeietatik jaitsi ezinik nago»

Loading player...

Joan den astean argitaratu zuen Izarok ‘Limones de Oro’ diskoa, aurreko lanetako abestiekin egindako kolaborazioak eta bi kantu berri biltzen dituena. Kontzertura bertaratu ziren diskoan parte hartu duten artista ugari: Amaral, Pedro Pastor, Eñaut Elorrieta, Xoel López, Cris Lizarraga, Gartxot Unsain eta Kubako salsa laukote bat. «Kontzertuaren ostean, afaltzean, mahaia begiratu eta ezin nuen sinistu» esan digu. 

«Lan asko egin dut azkeneko asteetan, unea benetan gozatzeko» aitortu digu abeslari mallabiarrak. Horretarako, ezinbestekoa izan dira ingurukoen hitzak. «Zuk zure burua zaindu, gu zainduko gara» esan omen zion Eva Amaralek, eta elkarrekin 'Argia' abestu zutenean, agerikoa izan zen elkar zaintza. 

Gonbidatuez gain, alboan izan zituen betiko lagunak; Iker Lauroba Alonso, Garazi Esnaola Balerdi, Julen Barandiaran Blanco eta David Gorospe Paredes. Eta harmailetan, milaka jarraitzaile harrituta, bederatzi metrotara Izaro hegan egiten ari zela ikustean. «Txikitako ametsa zen, ziur hamar urteko Izaro txaloka egongo zela harmailetan». 

Eta kazetariok gehien egin diogun galderari erantzunez, hauxe esan digu: «Orain zer? Hau gozatzea». 

Bigarren Kafean Izaro Andresek gaua nola bizi izan zuen kontatu digu.