Zuzenean

Naiz Irratia

«Euskal Errepublikaren ideiarekin bat egiten dutenak gonbidatuta daude Azpeitiara»

Euskal Errepublikaren Eguna antolatu du Naziogintza Taldeak, maiatzaren 7an, Azpeitian. 1931. urtean hainbat euskal udalek Euskal Errepublika aldarrikatu zutela ekarriko dute gogora. Josu Alberok eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

«Euskal Errepublikaren ideiarekin bat egiten dutenak gonbidatuta daude Azpeitiara»

Loading player...
Katea ez da eten lelopean ospatuko da Euskal Errepublikaren eguna Azpeitian
Katea ez da eten lelopean ospatuko da Euskal Errepublikaren eguna Azpeitian (Gorka Rubio | FOKU)

Ezaguna da Eibar izan zela Bigarren Errepublika espainiarra aldarrikatu zuen lehen herria. 1931. urteko Apirilaren 14ean gertatu zen. Baina 1931ko apirila hartan, Bigarren Errepublika aldarrikatu eta hurrengo egunetan, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udalek Euskal Errepublika aldarrikatu zuten mozio ezberdinen bidez eta Espainiako Errepublikako presidente Niceto Alcala-Zamorari igorri zizkioten agiriak.

Duela 91 urte gutxienez 19 udaletan onartu ziren «autodeterminazio eskubidea aipatuz» Euskal Errepublika aldarrikatu zuten mozioak, Naziogintza Taldeko Josu Alberok Naiz Irratian azaldu duenez. «Horrek erakusten du gaur egungo abertzale eta independentisten aldarrikapena oso aspaldikoa dela», nabarmendu du. Iragana eta oraina lotuz, Euskal Errepublika baten beharra aldarrikatuko dute Azpeitian maiatzaren 7an.

Jaurlaritza Logoa