Zuzenean

Bigarren Kafea

Xabier 'Jabato': «Antzerki eskolara sartu nintzenean, hor jaio izan banintz bezala izan zen»

Tanttaka teatroaren 'Nire semea pixka bat motelago dabil, soilik' lanean dabil batetik bestera Xabier 'Jabato' López, eta duela gutxi argitaratu zuen 'Antes de bailar la lluvia' poesia liburua. Artearen alor ugari jorratzen ditu oiartzuarrak. 

Audio_placeholder

Xabier 'Jabato': «Antzerki eskolara sartu nintzenean, hor jaio izan banintz bezala izan zen»

Loading player...

Aktore, zuzendari, idazle, irakasle... zaila da Xabier 'Jabato' López hitz bakarrarekin definitzea. «Nik sortzaile esango nuke, esparru guztiak betetzen dituelako hitz horrek» esan digu oiartzuarrak. Bululú moduko bat, Urrezko Aroan «»

Aitona Julianek txikitatik esaten omen zuen Xabi gazteak antzerkia ikasi behar zuela. Hala ere, ez zen berehala iritsi sormenaren mundura.«Aukeratzeko garaia iritsi zenean, nire interesik handiena desinteresa zen» Laborategi klinikoko ikasketak egin zituen lehenik, eta itsas makinista ikasketak ondoren. «Entzuten dudanean, iruditzen zait ez dela nire historia» aitortu digu Lópezek; «egia da aitonaren aldetik bultzada handia sentitu nuela».

Azken ikasketak amaituta, itsasontzi batean ontziratzera zihoala, homologazioarekin arazoak izan eta ezin izan zenez joan, Pisara joateko tiketa erosi eta hara joan zen bere motxilarekin. Bertan, bere lehen olerkia idatzi zuen eta handik bueltatuta Nafarroako Antzerki Eskolan izen ematea erabaki zuen. «Eskolara sartu nintzenean, hor jaio izan banintz bezala izan zen». Nafarroan aritu zen 3 urtez ikasten, eta ondoren Argentinara joan zen, Lecoq teknika lantzera. 

Graduatu ondoren, bertako bizipen eta bi lagunekin batera DesAires antzerki konpainia sortu zuen Berlinen, nahiz orain Suitzan duen egoitza. Konpainiak 'De Polvo eres' lana sortu zuen 2020an. «Nire erronka handiena gozatzea da; nik gozatzen badut ez zait zaila egiten besteei gozaraztea» esan digu. 

Musikaren munduan ere badabil eta baita antzerki eskolak ematen ere, nazioarte, nahiz etxean. «Irakasteko nire esperientzietatik abiatzen naiz, saiatzen naiz beti esaten teatroak bizirik egoteko arnasa, begirada eta taupada behar dituela». 

Bigarren Kafea hartzera etorri da Xabier 'Jabato' Lopez.

Jaurlaritza Logoa