Zuzenean

NAIZ Irratia
Elkarrizketa
Aritz Azkona
LABeko Eskumaldeko Industria arduraduna

«Kolpeek mina eman beharrean aurrera jarraitzeko adorea ematen digute»

Irizarren «immobilismoaren aurrean» Alconzan grebara jotzea baino ez zitzaiela gelditu azaldu du Aritz Azkona LABeko Eskumaldeko Industria arduradunak. Enpresa honetako langileek, Ertzaintzaren «errepresioa» salatu zuten pasa den astean. Azkona ospitalera eraman zuten, poliziak atxiki ostean.

Audio_placeholder

«Kolpeek mina eman beharrean aurrera jarraitzeko adorea ematen digute»

Loading player...
Alconzako langileek pasa den astean salatu zuten Ertzaintzaren «errepresioa»..
Alconzako langileek pasa den astean salatu zuten Ertzaintzaren «errepresioa».. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Irizar taldeak Alconzan iragarritako Enplegu Erregulazio Espedientean justifikaziorik ez duelakoan 60 egunetik gora greban daramatzate Berangoko enpresako langileek. Naiz Irratiarekin izandako elkarrizketan, Aritz Azkona LAB sindikatuko Eskumaldeko Industria arduradunak argi utzi du; kolpeak kolpe, tinko jarraituko dute euren lanpostuan defentsan, «kolpeek mina eman beharrean aurrera jarraitzeko adorea ematen digute».

Izan ere, oihartzun handia izan du Ertzaintzaren jokabideak. «Ertzaintzaren errepresioa eta jazarpena» salatu zuten pasa den astean emandako prentsaurrekoan. Azkona berak, erietxean amaitu zuen polizien kolpeen ondorioz. Kargu hartu dio Lakuako Gobernuari LABeko ordezkariak, «langileen alde egin eta bitartekoak jarri ordez, enpresarien mesedera jarri du Ertzaintza».

Justifikaziorik gabeko kaleratzeak

Alconza metal arloko Uribeko enpresa nagusietakoa zen eta 2013an erosi zuen Irizarrek. Otsailean jakinarazi zitzaien Irizarren menpeko enpresaren langileei 38 kaleratze egingo zirela, Enplegua Erregulatzeko Espediente baten baitan. «Lan gatazka hau beste modu batera konpondu behar zela» argi utziz, enpresaren «immobilismo eta utzikeriaren aurrean» grebara jotzea beste aukerarik ez zitzaielako gelditu Azkonaren esanetan. Langileek ez dute uste oinarririk duenik enpresaren erabakiak, onura baino kaltea ekarriko diolako lantegiari. «Ekoizpenaren zati handi bat ez du egoera konponduko, baizik eta lantegiaren etorkizuna arriskuan jarriko duela» ondorioztatu du Azkonak.

Uribe eskualde osoan industriak izan duen garapen negatiboaz jakitun gero eta indar gehiago hartu du lan gatazka honek herritarren artean ere. Hain zuzen, eskualdearen etorkizunagatik ere borrokan ari direla dio LABeko Aritz Azkonak, «bi hilabete hauetan saiatu gara lan gatazka hau herriratzen eta eskualdean zabaltzen. Gu lanpostuen defentsan eta etorkizunaren alde mobilizatzen ari gara. Uste dut mezu hori heldu dela toki guztietara».

Lantegien batasuna

Alconzan bezala, Irizar kooperatibak bereganatutako Jema eta E-Mobility enpresetan ere lan gatazkak ditu zabalik. Denak fronte berdin baten parte direla jakinda, Azkonak ez dizkio atea itxi hiru lantegien arteko mobilizazio bateratuei. «Lankideekin harremanetan gaude zerbait bateratua egiteko. Langile batasuna egon behar du tamaina honetako erasoei aurre egiteko» adierazi du.

Jaurlaritza Logoa