Zuzenean

Naiz Irratia

Epe laburrean egoera gehiago oker litekeela uste dute zientzialariek

Datuek okerrera egin dute azken astean, baina argazkia are itsusiagoa izan litekeela eman dute aditzera Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzialariek; izan ere, Aste Santuko oporraldiaren eta barnealdeetan maskara kentzearen ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ezagutzeko goizegi dela adierazi dute

Audio_placeholder

Epe laburrean egoera gehiago oker litekeela uste dute zientzialariek

Loading player...
Aste Santuko oporren ostean utzi zion maskarak derrigorrezkoa izateari barnealdeetan Hego Euskal Herrian
Aste Santuko oporren ostean utzi zion maskarak derrigorrezkoa izateari barnealdeetan Hego Euskal Herrian (Raul BOGAJO/FOKU)

Covid-agatik hildakoen kopuruak gora egin du azken astean, edo behintzat, hori da Lakuako Gobernuak aditzera emandako datuek esaten dutena. Erregistratu diren positibo kopuruak ere gora egin du, eta jakina da askoz gehiago direla, zaurgarrienak diren kasuei egiten baitzaie batez ere jarraipena.

Paradoxikoki, momentuz honek guztiak ez du erietxeetan eraginak izan, datuak egonkor mantentzen baitira hemen. Ikuskizun dago datozen egunetan hala izaten jarraituko duen, egoeraren okertzea are gehiago okertu litekeelako kontuan hartuz oraindik ez dela Aste Santuko oporraldiaren eta maskara barnealdeetan kentzearen eraginik sumatzen.

Hala adierazi dute Naiz Irratian Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzialariek. Poztu dira ikasleek eta irakasleek maskararen erabilera alde batera utzi dutelako; baina kezka azaldu dute goizegi ez ote den izango. Edo bai, bederen, ikasgelak behar bezala aireztatuta ez daudelako. Horregatik diote une egokia dela eta neurri egokia litzatekeela geletan aireztapen egokia bermatzea.

Zentzu honetan informazioa edukitzea ezinbestekoa dela ohartarazi dute, modu arduratsuan jokatu ahal izateko barnealdean. Batez ere zaurgarrienak babesteko. Horretarako CO2 neurgailuak beharrekoak direla azpimarratu dute.

 

Jaurlaritza Logoa