Zuzenean

Bigarren Kafea

Mixel Ducau eta Caroline Phillips: «Elkarrekin kantatzea lotura eta plazer handia da»

Mixel Ducau eta Caroline Phillips musikariek kontzertua eskainiko dute gaur, apirilak 21, Tolofolk jaialdian, Tolosan. Aurretik, Bigarren Kafea saiotik pasa dira.

Audio_placeholder

Mixel Ducau eta Caroline Phillips: «Elkarrekin kantatzea lotura eta plazer handia da»

Loading player...

Tolofolk jaialdian eskaini beharreko kontzertuaren aitzakian hurbildu dira Mixel Ducau eta Caroline Phillips Bigarren Kafeko laborategira. Elkarrekin urte askotako ibilbidea ari dira osatzen eta beraien nortasuna islatzen dute egiten duten horretan. «Gure gustua da musikan atzera eta aurrera ibiltzea. Zarrabeterakin sustraietara hurbiltzea lortu dut baina gure musikak baditu ukitu modernoak ere». Bizitza guztia musikaren bueltan darama Ducauk eta horrenbestean, folka, rocka eta beste hainbat estilo uztartzea normala dela gaineratu du, «hizkuntza bat beste hizkuntzekin aberasten den moduan».

Haurra zelarik saxofoia ikasten hasi zen Ducau kontserbatorioan. Nerabezaroan ordea, inguruan gitarra jotzen zuten hainbat ikaskide ikusita, gitarrari heldu zion eta Errobiren ‘Ametsaren bidea’ diskoa prestatzen hasi zenean berreskuratu zuen saxofoia. «Errobi amaiti ostean Parisera joan nintzen estudio munduan profesionalki zerbait egiteko asmoz baina ez ziren gauzak nahi bezala atera; Caroline ezagutzea izan zen gauza on bakarra»

Erroetara itzultzeko beharra sentitu eta Joseba Tapia ezagutu zuen. Harreman horretatik sortu zen Zaldibobo taldea «nahiz eta, hasieran ez zuten gaur egun duten oihartzuna izan abestiek» Caroline Phillipsek esan duenez.

Phillpisen arabera, «elkar ezagutu genuenean musika kultura amankomuna genuen eta elkarrekin gauzak egiten hasi ginenean zerbait berezia sortu zen». Musika ez du profesionalki bizi izan. «Enpresa bat dut eta politika munduan ere ibili naiz. Orain mundu horretatik aldenduta, musika egiteko denbora gehiagorekin nabil eta gozatzen ari naiz».

Proiektu ezberdinetan murgilduta egon arren, elkarrekin duten proiektuari eusteko tartea ere ateratzen dute. «Oso garrantzitsua da guretzat elkarrekin abestiak prestatu eta horiek abestea».

Euskal musikagintzaren inguruan galdetuta, sentimentu kontrajarriak dituela dio Ducauk. «Batzuetan ez dut ulertzen nola den posible jendek gaur egun duela 40 urteko musika entzutea. Belaunaldiak aldatu dira eta gaur egun badira gauza oso onak».

Solasaldi atsegina izan dugu Bigarren Kafean Mixel Ducau eta Caroline Pillipsekin.