Zuzenean

Sara Iriarte
Zugarramurdi

Etorkizuneko Euskal Herria irudikatze bidean

Ostegun honetan abiatu da Zugarramurditik Ernai gazte antolakundeak antolatu duen gazte martxa «BostEHun eta zutik!» lelopean. Pandemiaren ondorioz gazteek jasandako zapalkuntzaren ondorioz, martxa honen beharra azpimarratu dute gazte abertzaleek.

Audio_placeholder

Etorkizuneko Euskal Herria irudikatze bidean

Loading player...

Oinetan botak, bizkarrean motxila eta ohe gisa lo zakua izango dute hiru egunez, Ernaiek antolatutako gazte martxan parte hartu duten gazteek. Nomadak izango dira, Zugarramurditik hasi, Erratzu zeharkatu eta Elizondora iritsiko baitira. Horrela, etorkizuneko Euskal Herria irudikatu nahi dute.

Izan ere, bizi izan ditugun azken bi urteak ez dira batere errazak izan, eta hori ondo baino hobeto dakite gazteek; izan ere,  Txomin Aiartza gazte martxako antolatzaileak adierazi bezala “pandemiaren eraginez eta honen inguruan hartu izan diren neurri eta jarreren ondorioz gazteak isolatuak izan dira, ez diete inolako ahotsik eman, ez diete inolako alternatibarik eskaini».  Horren aurrean, «gazteek badute balio politiko bat». Horrela sortu da gazte martxa hau. Inork gazteentzat sortu ez duenez, gazteek sortu dute euren espazioa, gazteengandik pentsatua, beraien beharrak asetzeko.



Euskal Herria konkistatua izan zenetik bostehun urte pasa diren honetan antolatu da gazte martxa «BostEHun eta zutik!» lelopean. Izan ere, Aiartzak azaldu duenez, «bostehun urtetan jasan dugu etengabeko nazio zapalkuntza. Argi dago, Euskal Herriaren nazio asimilaziorako estrategia politiko bat badagoela, eta irudikatu nahi duguna da bostehun urteren ostean, oraindik ere herri honek jarraitzen duela zutik, eta hemen badagoela grina eta gogoa Euskal Herriaren independentzia lortzeko eta gazteak izango dira hori borrokatuko dutenak». Hala ere, ez dute iraganean iltzatuta geratu nahi, eta urte muga hau baliatu nahi izan dute Euskal Herria independiente, sozialista eta feminista irudikatzeko.
 
Eta, hau horrela izango bada, izan bedi hau herriarendako poesia bat.

Jaurlaritza Logoa