Zuzenean

Naiz Irratia

«Ultraeskuina pixkanaka lekua irabazten ari da Ipar Euskal Herrian»

Macron izan da Frantziako hauteskunde presidentzialen lehen itzulian hautagairik bozkatuena eta Melenchon bigarrena baina Estatu osoan bezala, ultraeskuinak hobetu egin ditu emaitzak Ipar Euskal Herrian ere. Goizeder Taberna Mediabskek-eko erredaktore buruarekin aztertu ditugu emaitzak.

Audio_placeholder

«Ultraeskuina pixkanaka lekua irabazten ari da Ipar Euskal Herrian»

Loading player...
Bi pertsona, Marine Le Pen eta Eric Zemmourren kanpainako afixei begira.
Bi pertsona, Marine Le Pen eta Eric Zemmourren kanpainako afixei begira. (Loic VENANCE | AFP)

Marine Le Pen hautgai ultraeskuindarrak botoen %23 eskuratu du Estatu frantziarreko hauteskunde presidentzialen lehen itzulian. Beste bi hautagai ultraeskuindar egon dira eta horrek ez du eragin Le Penek babes txikiagoa jasotzea, beraz, pastela denen artean banatu beharrean handitu egin dela ohartarazi du Goizeder Taberna Mediabask-eko erredaktore buruak.

Estatuarekin alderatuta, Ipar Euskal Herrian boto dezente gutxiago eskuratu ditu Le Penek, %15, baina, oro har, ultraeskuina 30.000 boto izatetik 45.000ra pasa da. Duela bost urte herri batean gailendu zen ultraeskuina, orain, berriz, lautan eta Hazparnen nahiz Kanbon bigarren indarra izan da. Bozkatuena Macron izan da bai Estatuan baita Ipar Euskal Herrian ere. Tabernaren esanetan, eskuindarren botoak bereganatu ditu La Republique En Marche alderdiko hautagaiak. Horretaz gain, bi itzuliko hauteskunde sistemaren ondorioz jende askok ultraeskuinari bidea oztopatzeko erabaki du Macronen alde bozkatzea.

Jean-Luc Melenchon izan da bigarren hautagai bozkatuena gurean. Mediabaskeko erredaktore buruak gogoratu du, ordea, ezkertiarrak ez duela euskal aniztasunarekiko sentsibilitaterik eta euskararen aurkako adierazpenak egin izan dituela. Edonola, ezkerra oso banatuta dagoen testuinguru batean sektore honen bozak bereganatu ditu Melenchonek. Bera bihurtu da Estatu mailan ezkerraren ordezkari, Alderdi Sozialista praktikoki desagertuta dagoenean, Tabernak baieztatu duenez. Bozkatuena ere izan da hainbat herritan, Hendaian nahiz Biriatun esaterako.

Ezin aipatu gabe utzi Euskal Herriarekin harreman estua duen Jean Lassalle biarnotarra. Oso emaitza onak lortu ditu gurean eta laugarren hautagai bozkatuena izan da. Lan eremua ordezkatzen duen hautagaia dela zehaztu du Tabernak eta beti duela aipamen bat Euskal Herriaren inguruan. Nafarroa Beherean nahiz Zuberoan Macron izan da bozkatuena, baina gutxigatik ez zaio gailendu Lassalle.

Jaurlaritza Logoa