Zuzenean

Bigarren Kafea

Telmo Irureta: «Zuretzako gordetzen baduzu guztia, ez diozu besteari ikasteko aukera ematen»

Audio_placeholder

Telmo Irureta: «Zuretzako gordetzen baduzu guztia, ez diozu besteari ikasteko aukera ematen»

Loading player...
Telmo Irureta 'Sexberdinak' obran.
Telmo Irureta 'Sexberdinak' obran. (Tanttaka Teatroa.)

Euskal Herriko Unibertsitatean majisteritza ikasi zuen Telmo Iruretak, eta ondoren baita pedagogia ere. Hala ere, aldaketa bat egin nahi zuela sentitu eta Donostiako TAEn izen eman zuen. Bertan 3 urtez aritu da interpretazioa ikasten eta argi ikusi zuen hori zela bizitzan nahi zuena. 

'Jendartean bidaide' antzezlana izen zen ikasketak amaitu ondoren Iruretaren lehen esperientzia oholtza gainean, eta ondoren egokitzapen bat egin zuten, 'Inklusioaz, formatu txikian', hausnartzeko eta ondo pasatzeko helburuarekin. «Antzerkitik ateratakoan bakoitzak bere bizitza egingo du, baina antzezlanak irauten duen une horrek pentsatzeko balio du» esan digu. 

Ondoren, beste hainbat antzezlan egin ditu; 'Streaptease', 'Toquecitus minus', 'Cuando te mueras' edo bolo-bolo dabilen 'Sexberdinak'. Azken hau, bere hitzetan, «antzezlan sexy, bero, goxoa». Izan ere, «erotismoa minusbaliotasunaren gaiarekin landu nahi genuen, tabu bikoitza baita hori» kontatu digu.

Horrez gain, bere bizitzaren inguruko film luzea egiten ari da; 'De agua y arena'. Bere garun paralisia noiz gertatu eta amak hori guztia nola bizi izan zuen erakusten duena. 

Bere ibilbide profesionalaz hitz egitera etorrida Telmo Irureta Bigarren Kafera.

 

Jaurlaritza Logoa