Zuzenean

Bigarren Kafea

Serge: «Oroitzapena ahanzturaren zati bat da»

'Leihotik Mundura' izena du Serge musikari zarauztarrak egindako bigarren bakarkako diskoak. Itxialdian idatzitako abestiekin osatu du, eta hitzek asko dute malenkoniatik. 

Audio_placeholder

Serge: «Oroitzapena ahanzturaren zati bat da»

Loading player...

'Enarak itzuli dira' lanarekin abiatu zuen Sergek bere bakarkako ibilbidea, 2019 urtean. Enarei ez ezik, munduari so dago oraingoan Serge bere leihotik. Talaia horretatik begira, ikusten duenari idatzi eta kantatzen dio 'Leihotik Mundura' diskoan. Nostalgia, mina, bizitza bera, argi printzak, eta esperantza.

«Diskoa honek badu nahiko malenkonia, idazterako orduan ez nengoen nire momenturik onenean eta igertzen da» esan digu abeslariak. Izenburuetan topatuko dugunaren pista ematen digu Sergek; 'Dena itzaliko bagenu', 'Maleta prest' edo 'Gorde itzazu malkoak', besteak beste.

Hala ere, itxaropenerako tartea uzten du musikariak. «Idazterako orduan, esperantzari ere idazten diot, bestela ez nuke idatziko», esan digu. Diskoaren azala bera, oso koloretsua da; «nire alabaren marrazki bat da» aitortu digu. 

Itxialdian sortutako disko bat da; «kantuak idazten ditudanean, momentu hori islatzen dut; ez dira ahaztu beharreko gauzak, hor geratuko dira betirako». Asko nabarmentzen du hori hitzetan. Lehenengo diskoan Gari Berasaluzek idatzi zituen letrak, baina oraingoan Serge bera ausartu da hitzak idaztera. «Musikaren biluztasunean, hitzei garrantzia handia ematen diet» esan digu. 

Bigarren kafea hartzera etorri da Serge gurera, ‘Leihotik mundura’ disko berria eta gitarra besapean. 

Jaurlaritza Logoa