Zuzenean

Bigarren Kafea

Ostantza; Fito Rodriguezen meditazio malenkoniatsua

Fito Rodriguezek 'Ostantza' kontakizuna idatzi du 'Hamazazpigarrenean Aidanez' libururako. Errefuxiatu pokitiko baten itzuleran oinarritutako hausnarketa malenkoniatsua egin du idazleak. 

Audio_placeholder

Ostantza; Fito Rodriguezen meditazio malenkoniatsua

Loading player...
Ostantzaren azala.
Ostantzaren azala. (Garbiñe Ubeda)

«Baserritarrentzat ilunabarra dena ostantza izaten da lehorrera datorren marinelarentzat. Une hartan heldu zen gure gizona, aspaldidanik, berrogei urte luze jada, begi bistatik galdua zuen portura».

Horrelaxe kokatzen du Fito Rodriguezek herrira, Zumaiara zehazki, itzuli berri den Teles errefuxiatu politikoa. 'Ostantza' izena eman dio 'Hamazazpigarrenean Aidanez' egitasmorako idatzitako kontakizunean. 

Baina azaltzen du Rodriguezek badagoela batetik, «literaturan kontatzen dena, alegia, informazio hutsa edo istorioa» eta bestetik «hor azpian dagoena; nolabait helarazi nahi den mezu edo gogoetarako mezua».

'Ostantzan' kontatzen duen errefuxiatu politiko baten itzulera horren azpian, «malenkoniari buruzko meditazio bat» dagoela aipatu du idazleak, eta gehitu du, «ezkerrak beti historia eta memoriaren artean historia hautatu du, ikuspegi global eta arrazional batetik gertatutakoari eusteko. Eta memoria pixka bat baztertu egin du».

Fito Rodriguezek dio atzean dauden jarrera intimoak ez dira aintzat hartu ikuspegi ezkertiar horietan, eta ezintasun hori gainditu nahi izan duela. «Frogatu nahi izan dut ideien istorioa baino sentipenen eta atxikimenduen istorioa egin behar dugula, eta horrekin batera saiatu naiz kokatzen borroka berrien azalpena».

Bigarren Kafean izan da ariketa literario malenkoniatsu honen inguruan aritzeko.  

Jaurlaritza Logoa