Zuzenean
Neguko Olinpiar Jokoetatik bueltan, dagoeneko Munduko Kopan murgildua da Imanol Rojo iraupen eskiatzaile tolosarra. Pasa den igandean 21. amaitu zuen Osloko Munduko Kopako 50km-koa. Asteburu honetan izango du azken proba Suedian, 15km skating eran. «Top 30 batekin gustura» egongo dela azaldu du tolosarrak NAIZ irratian.
Denboraldi bikaina burutzen ari da Rojo, zalantzarik gabe bere ibilbidean urterik onena. Neguko Joko Olinpikoetan bi bider 21. postuan amaitu ostean, emaitza bera eskuratu zuen pasa den igandean Norvegian. Hitzordu olinpikoan izandako errendimendu onak asko laguntzen duela aitortu du tolosarrak.
Munduko Kopa amaituta Espainiako Txapelketarekin esango dio agur denboraldi bikain bati.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
IRRATIA
Oxigeno maximoa (VO2 max): Zer da? Zergatik da garrantzitsua eta nola neurtzen da?
Kirolak
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Kirolak