Zuzenean

Ainara Rodriguez / Sara Iriarte
Elkarrizketa
JON ALTUNA
HIRU SINDIKATUA

Erregaiak duen prezioa ikusirik, garraiolariek «hobe dute etxean geratzea»

Erregaiaren gorakadak erabateko eragina du autoa edo edonolako motorra lanerako tresna gisa erabiltzen duenarengan. Garraiolariak dira egoera hau zuzen-zuzenean bizi dutenak, eta honen inguruan hitz egiteko izan da Jon Altuna Hiru EHko garraiolari autonomoen sindikatuko kidea NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Erregaiak duen prezioa ikusirik, garraiolariek «hobe dute etxean geratzea»

Loading player...
Camiones estacionados en una gasolinera de Gipuzkoa. (Gorka RUBIO/FOKU)
Camiones estacionados en una gasolinera de Gipuzkoa. (Gorka RUBIO/FOKU)

Prezioen igoeraren adibiderik garbienetako bat da erregaiaren prezioarena. Ukrainako gerrak lehengaien eta energiaren prezioak igoarazi ditu eta Euskal Herrian hasi gara prezio horiek ikusten, izan ere, erregai batzuetan litroko bi euroko preziora ere iritsi da. Gaur gaurkoz depositua betetzea duela aste batzuk 20 eta 25 euro bitarte gehiago balio dezake.  

Egoera horrelakoa izanik,  Jon Altuna Hiru EHko garraiolari autonomoen sindikatuko kidea egunero errepidean dabilenaren egoera larriaz eta jasanezinaz hitz egin du. Azpimarratu duenez, egun erregaiak duen prezioa ikusirik garraiolariek «hobe dute etxean geratzea.»

Egoera ez da oraingoa soilik, hainbat hilabetez egoera salatzen aritu baitira. Azaldu duenez, lehen 150 eurorekin betetzen zuten depositua, eta orain 200 euro behar dituzte hau betetzeko. Oso zaila da egun garraiolarien egoera, izan ere, «bezeroari esatea hilabetean 1000 euro gehiago ordaindu behar duela gasolioa garestitu delako, eta beste 1000 euro Beasain eta Bergara artean bidesarea jarri dutelako» ez da batere samurra.

Hiru sindikatuak garraiolari autonomoak biltzen ditu eta horrek badauka esfortzu gehigarri bat. Larunbat honetarako asanblada ez-ohikoa deitu dute eta bertan irtenbideak aurkitzen saiatuko dira. Beraiek «admnistrazioari babesa» eskatzen ari dira, eta «egon dadila faktura bat, Euskal Herrikoa izango dena, klausula batekin derrigortuko duena igo behar direla tarifak gastuak igotzen diren heinean.»

Aipatu bezala beraz, batzarrean, egoera larriaren aurrean erantzuna antolatu nahi dute. Garraioaren aldeko Plataformak greba deitu du astelehenetik aurrera eta aukera hori ere badute mahai gainean. Azaldu duenez, «aurreko larunbatean Madrilen egin zen garraiolarien asanblada Hiruko ordezkari batzuek ere parte hartu zutena, eta deituta dago greba mugagabea garraioan.» Adierazi duenez, aukera guztiak irekita egongo dira larunbat honetako asanbladan.


Abenduan ere egin zuten ez-ohiko asanblada bat, eta sektoreko enpresari handiei ez babestea eta haien deialdiekin bat ez egitea erabaki zen, izan ere, «horiek direlako ere garraioan dauden baldintza kaskarren erantzule.  Gidariak baldintza txarretan dituzte, eta horri esker, prezioak jaisten dituzte. Horrela, behartzen dituzte garraiolari autonomoak prezio horietan lan egitera.» Esan bezala, Hiru sindikatuak ez zuen deialdi horrekin bat egin. Hala ere, larunbat honetarako deialdia egin dutenak garraiolari txikiak direla azpimarratu du.

Jaurlaritza Logoa