

Zuzenean 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
Bueltan da Odolaren Mintzoa. 'Hauskor' diskoa argitaratu berri du Usurbilgo taldeak, 'Etsipenaren aurka' argitaratu eta urte batzuetara. Luken Arakarazo, Jokin Irastortza eta Beñat eta Joanes Txueka indarberrituta itzuli dira lan berriarekin.
«Nahiko geldi generaman denbora bat, itzalita» esan digute, baina bazkari batek dena aldatu zuen. 2020ko irailean berriro elkartu ziren mahai baten inguruan, eta erabaki bat hartu zuten; «kantak bazeuden, landu gabe, baina aurrera jotzea erabaki genuen».
Urtebeteko prozesua izan da, baina hazia eman du uzta. «Baldintzak aldekoak ziren, ideiak genituen eta abesti pare bat erdi amaituta» esan digute. Abesti pare batekin hasi, eta zortzi sortu dituzte. «Esan daiteke 'Hauskor' aurreko lanak baino helduagoa dela» aitortu digute.
«Lehenengo diskokoak nerabe ameslari baten letrak ziren, bigarrenekoak gazte erreibindikatzaile batenak, eta hauek introspektiboagoak». Horrela laburbildu daiteke taldearen aldaketa hori; «Disko berriko letrak hausnarketarako hitzak dira».
Andoaingo Garate Estudioan grabatu dute diskoa, eta laguntzaile ezinhobeak izan dituzte; taldekideez gain, Ixak Arruti, Kaki Arkarazo eta Serge musikariek parte hartu dute.
Bigarren Kafean izan dira elkarrizketa akustikoa eskaintzen.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
