Zuzenean

Bigarren Kafea

Oier Zuñiga: «Antzokiek jubilatzen nautenean, etxean izango ditut margoak zain»

Oier Zuñiga aktore eta margolariak 'Eresia, lurra arin bekizu ama' estreinatu zuen pasa den hilabetean. Dolua ardartz duen proiektua horretan Eneki Gil eta Belen Cruz izan ditu bidelagun. 

Audio_placeholder

Oier Zuñiga: «Antzokiek jubilatzen nautenean, etxean izango ditut margoak zain»

Loading player...
Eneko Gil, Oier Zuñiga eta Belen Cruz 'Eresia' obran.
Eneko Gil, Oier Zuñiga eta Belen Cruz 'Eresia' obran. (Facebook | Eneko Gil)

Oier Zuñiga Perez de Urabain aktore eta margolaria kafezale amorratua da. Beharrezkoa du, sorkuntzan murgilduta bizi baita; Txikitatik datorzkio marrazketa eta antzerkirako zaletasunak, horrela gogoratzen baitu bere burua txikitan, haur eskolan margotzeko txokotik maskarak zeuden txokora eta alderantziz. 

Ikasketak amaitu zituenetik, euren artean oso urrun ez dauden bi mundu hauen artean aritu da, eta hala dihardu oraindik ere. Urtarrilaren 15ean estreinatu zuen 'Eresia, lurra arin bekizu ama', Bergaran. Eneko Gil eta Belen Cruzekin batera sortu du doluaren inguruko lan hau. Bere amaren heriotzak bultzatu zuen proiekto hau sortzera; «ama prozesu luze baten ondorioz hil zen, eta orduan hasi nintzen dolu prozesua egiten; batzuetan bakarrik, besteetan senideekin». Margolanak eta erritu txiki zein handiak egiten hasi zen eta partekatzeko beharra sortu zitzaion; «hor sortutako hazi hori landatu eta hortik zerbait atera zitekeela ikusi nuen». Horrela sortu zen 'Eresia, lurra arin bekizu ama'. 

Intuizioari jarraituta, Eneko Gil eta Belen Cruzekin egin zuen topo. «Oso prozesu polita izan da, oso eskuzabal jokatu dute eta espazio zintzoa, umila eta soila sortu dugu» kontatu digu Zuñigak. Ekarpen handia egin diote piezari eta horregatik agian,  ez dago pertsonai, heriotza eta dolu konkreturik lanean, «doluak anitzak direlako».

Izenburuarekin ordea, amari egiten dio erreferentzia. «Aitortza bat egin nahi nion nire amari, baina baita ama guztiei ere, amarekiko dolua oso sakona delako» aitortu digu. Lanaren kartela berak egin du, noski, «bien artean zubiak zeharkatzen».

Bere ibilbideari errepasoa egin diogu Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa