Zuzenean
Yanka Dyagileba, ez dakit ondo esan ote dudan. Zuk, errusieraz badakizunez, zuri galdetu behar.
Errusieraz ez dakit, zerbait ikasi nuen eta baditut nozio batzuk, baina ez dakit guztiz.
Baina zerbait bai, proiektu hau euskarara ekarri ahal izateko Dyagilebaren hizkuntzara gerturatu zarelako.
Badira urte anitz Yanka Dyagilebaren musika ezagutu nuela, hogei bat edo. Ordutik nire burua bueltaka zebilen hitzak ulertu nahi nituelako eta horregatik errusiera ikasten hasi nintzen. Bi urtez ikasten aritu eta gero, ikusi nuen ezin nituela abestien hitzak ongi ulertu, oso sakonak zirelako eta Perestroika garai horietako datu asko zeudelako edota Siberiako kulturako ipuinetako zatiak ere bazituela. Beraz, errusiera tabernara joan eta garagardo bat eskatzeko eta zertxobait gehiago ere bai, baina hain sakon jakitera ez naiz iritsi. Hala, proiektu hau aurrera eramateko laguntza behar izan nuen. Hasiera batean niretzako bakarrik nahi nuen egin lan hau, errusiar kulturan eta musikan interes berezia jarria nuelako, baina gerora hau etorri da.
Petar Bakardzhiev eta Nevyana Syarova izan dituzu aipatu laguntza ematen.
Sekulako lana egin dute. Petar Bakardzhievek egin du itzulpen lan nagusiena, erretreta hartuta dagoen idazlea, marrazkilaria eta musikaria da eta berak garai hori bizi izan zuen. Hari esker hitzen analisi sakonak egitea lortu dugu. Nevyana Syarova nire bikotea da eta historialaria, berak ere zati handia izan du hitzen itzulpenetan.
Euskaraz ere nahikoa abstraktuak diren hitz batzuk irakurri ditut.
Berez dira horrela, poesia da, abstraktua da poesia. Euskarara ezin da hitzez hitz itzuli, musikaren metrika errespetatu behar zen eta baita zentzua ere. Hitz batzuk ez ziren kabitzen, beraz, interpretazio aske bezala hartu behar da diskoa. Hori bai, zentzu originala ahalik eta gehien mantentzen saiatu gara.
Esan beharra dago ez dela bertsio disko bat, baizik eta tributu disko bat, ezta?
Gauza oso desberdinak dira. Ez dira olerki batzuen itzulpenak edota musika konkretu baten bertsioak, harago doan zerbait da, bihotzarekin eta maitasunez egindako lan bat da. Badakit euskaldunentzat arraro samarra izango dela hau egitea, baina niri Yanka Dyagilebaren ahotsa entzun nuenean, zerbait esan nahi zidan eta disko batetara eraman nahi izan dut mezu hori.
Siberiarra da bera, Siberiak dituen argi-ilun guztiak jasotzen ditu Dyagilebak bere musikan. Batzuk animaliekin eta naturaren edertasunarekin lotuko dute, baina errusiarrek zigorrarekin ere bai.
Bai Gulag mundu hori. Nik uste dut siberiar mundua gogorra dela, haien herrialdean eraikinak industriarako soilik daudelako eginak. Industria astunerako. Gehienak 100 urtetik beherako herriak dira, errusiarrek Siberia kolonizatu zutenetik eraikitakoak. Hango biztanleak beste tokietatik bidalitako biztanleak dira.
Aipatu duzun hori guztia ‘Belauneraino’ kantuan agertzen da. Azido zirriztada krudela, mailuen hotsak… Industria hori badago kantu hauetan.
Industriarekiko harreman asko du, argazkietan ere ikusten da, industria guneetan eginak badituelako. Baita Taigan ere, ezer ez dagoen elurretako paisaia horietan.
Gitarraren riffak, nahiz eta abesti azkarrak izan, ez dira kintetan jo.
Ez, denak akordeetan edota arpegiatuta jota daude. Modu desberdinean dago landuta guztia, baina zergatia ere badu, izan ere Yanka Dyagilebaren musika bere oinarrian musika akustikoa zen, folk kantaria zen, nahiz eta bere ingurua punka, industriala edota garaje estiloan mugitzen zen. Hala, grabazio elektrikoak egiten zituenean punkera eta industrialera gehiago mugitzen ziren bere kantuak, bere melodia folk berezi horrekin.
Akaso horrela gehiago ulertzen da Eneritz Furyak izan duzula ondoan.
Sekulako lana egin du eta ekarpen handia egin die kantuei. Kantu originalak entzun zituen eta saiatu zen bere ahotsa eta kantatzeko modua Dyagilebarenera hurbiltzen, bere ohiko tonutik aldenduz eta diskoari nortasun gehiago emanaz.
‘Legedi berezia’ kantuan ez dakit militarismoari kritika bat ote dagoen atzetik, nik horrela ulertu dut.
Bai, oso atzetik, baina badaude mezu batzuk sobietar mezu tipiko bat, «1, 2, 3! Tankea piztu!» edo halako zerbait, erabiltzen zuen sobietar terminologia buelta bat emanaz Dyagilebak.
Gitarraren soinuak ekarri dizkigu hainbat gauza gogora. Distortsioaren soinua oso berezia da eta hor bilaketa lan handia egin al da?
Soinua bilatua dago eta belarri ona duzuela ikusten dut. Alemaniako banatzaileek ere esan didate gitarraren soinua oso berezia dela eta baduela siberiar soinuaren halako antza bat. Disko hau grabatzeko prozesua oso luzea izan da, beraz, gitarra horiek grabatuta genituenetik denbora asko pasa da, ez dut zehazki nola egin nuen baina bai ibili nintzela soinu horren atzetik. Ez dut pedalera handi horietakorik erabiltzen, ez dut ezer berezirik erabiltzen, baizik eta gauza sinpleen bidetik joaten naiz soinuak bilatzeko. Gauza zaharrak eta zaharkituak erabiliaz.
Diskoa zabaltzen duen kantua aipatu dugu, baina ‘Klasez kanpoko elementuak’, itxiera kantua ere nabarmendu beharra dago. Alderdi komunistaren kontuak daude tartean, baina azaldu beharko diguzu, guk modu batetara ulertu dezakegulako baina akaso beste zentzu bat ere baduelako.
Abestiak eskolako gela bateko irudia sortzen du, non bide zuzen bat jarraitu behar duten eta hortik irteten direnentzako zigorra besterik ez dagoen. ‘Komsomol’ (Errusiako Alderdi Komunistaren gazte erakundea) bezalako hitzak erabiltzen ditut. Bada antzerako beste zerbait ‘Trenbidetik’ kantuan, «burdinazko Felix-a» esaten duenean, Leninen irudiari deitzeko modua zen hori.
Semaforo keinukariak zerbait esan nahi du Errusian? Abestiren batean aipatzeaz gainera, ‘Trenbidetik’ kantuaren bideoklipean ere ikusten delako diot.
Kar, kar. Semaforoarena abestiaren hitzak jarraitzeko modua izan da. Bidean ez dakigula argi norantz jo behar den baina era berean zabalik dagoela norberak aukeratzeko adierazi nahi izan dugu. Eta eskertzen da adi egotea eta analisia egitea, izan ere diskoaren helburuetako bat interaktiboa izatea da. Disko hau Yanka Dyagilebaren zaletu batek egindako zerbait da, baina bilatzen duena da Dyagilebaren beraren atentzio ematea eta bakoitzak ikertu dezala bere musika eta jakiteko baita ere euskal musikatik, estataletik eta anglosaxoitik harago beste musika interesgarri askoz ere gehiago. Euskal kulturari konplexuak kentzeko modu bat ere izan nahi du lan honek; zergatik ez itzuli siberiar musikari baten hitzak? Arraroa da, bai, baina zergatik ez egin? Euskal musikak konplexu batzuk badituela uste dut eta horiek gainditzen saiatu behar gara.
Gari Arroyo lagun musikariak ere esaten zidan Errusiako technoa entzuten zebilela, diozunaren harira.
Molchat Doma talde bielorrusiarra ere modan jarri dela esan dezakegu, techno-pop zaharra jorratzen duen taldea. Talde oso bitxia da, baina oso ona.
Diskoari jarraituz, abesti oso dantzagarriak dituzuela ere esan daiteke, ‘Erreinuaren erdia’ edota ‘Trenbidetik’ bera ere bai. Bigarrenari helduz, ihes egin nahian dabilen norbaiti buruz ari da, baina ez dakit Siberiako Gulag batetik ihesean edo zer ote dabilen…
Siberiako hirietatik irteteko modu bakarra trenbidea da, ez dago ezer ere gehiago. Zigorraz ari da hizketan abestian, trenbidetik norbaitekin ihes egiten duelako eta berez beste jende batekin ihesari ekin diola eta harrapatu eta zigortu egin dituztela dio. Kantu nahiko torturatuak dira Yankarenak eta hau beste adibide bat da. Dyagileba gazte hil zen, 1991n eta 25 urte zituela. Bizitzan tokatu zitzaion mundu hori gizonen mundu bat zen, rockaren mundu horretan kasik emakume bakarra izan zen eta bere biografian kontatzen da nola bere hainbat lagunen heriotza edota amaren heriotza gertutik bizi izan zituela eta bere ibilbidean asko eragin zion zerbait izan zela hori guztia.
Eta isilpean aritutako musikaria zen, ezta? Kontzertuak eta sekretuan ematen zituen horietakoa.
Hasierako kontzertu asko hala ziren. Musika grabatzen hasi zen garaian, bere bikotekidea Yegor Letov zen, Grazhdanskaya Oborona talde ospetsuko abeslaria eta konposatzailea, eta garai horietan KGBren jazarpena jasaten zuten eta ihesean ibiltzen ziren denbora guztian. Pentsa, Siberiatik gaur egungo San Petersburgora dagoen distantzia ikaragarria dela eta kantu batzuk han grabatu zituztela, baita sekretuan kontzertu batzuk eman ere. Baina pixkanaka Perestroika zabaltzen joan zen heinean, kontzertu ofizial batzuk ematen hasi ziren uzten zituzten baldintzekin. Siberian, esaterako, 1987a arte ez zen rock kontzertu ofizialik eman eta punka eta are gutxiago.
‘Trenbidetik’ kantuaren punteoko soinuak bideo-jokoetara eramaten gaitu. Zalea zara?
Harrapatu nauzue soinu aldaketarekin, hemen ez dago sekreturik. Punteo horren soinurako efektu oso zahar bat sartu nuen eta soinu oso kaskarra ateratzen zuen arren asko maite nuen. Minus bider minus plus da ezta? Orduan, gauza kaskarrak sartuaz gauza onak atera daitezke.
Diskoa sortzeko prozesua luzea izan da, zazpi urte oker ez banaiz.
Luzea izan da disko hau portura eramatea, bidean hainbat oztopo sortu direlako musika bera grabatzeko. Lehendabizi kantu guztiak ikasi, moldatu eta abar hori egin behar zen, eta gero grabatu. Hori guztia estudio batetara sartzeko dirurik gabe eta genituen baliabideekin. Ahotsa sartzeko eskerrak Eneritzen laguna izan nuela eta gero kaleratzeko gorabeherak eta izan ziren, diseinu kontuak eta halakoak zirela medio. Baina luzatuz eta luzatuz joan den arren, oso pozik nago emaitzarekin.
Hamalau abesti ditu diskoak, alde bakoitzeko zazpi eta lehen aldea epikotasunez ixten da. ‘Adimen handiaz’ kantuak hala ere badu beste mezu indartsu bat, «elkartu herria zentzugabeko talkara».
Mezu horiek gure gizartera ere pasa daitezke, pertsona gazte batek munduarekiko dituen kezka eta ardurak direlako. Nahiz eta Perestroika garaian kokatu, mezu horiek gugan kokatu daitezke. Eta erreberberazioaren epikotasuna badu bai, soinu desberdina du.
‘Salduak’ kantuak, berriz, kapitalismoari egiten dio kritika. Dyagilebak alde guztientzat zeukan zer esana.
Bai, hala dirudi. Baina kasu honetan bera da saldua aurkitzen dena, ez baitu nora jo eta bakarrik sentitzen da bere mundu horretan. Egiten duen guztia bere kontrara doala sentitzen du. Eta kapitalismora pasa daiteke, non irudia garrantzitsuagoa den ongizatea baino. Aipatu behar da bizi zen artean ez zela bere grabaziorik kaleratu, lagunen artean eta kasete batzuetan baino ez. Hil ondoren hasi ziren bere diskoak kaleratzen, pare bat biniloan eta gero kasetean, eta gero ez dakit nik zenbat berrargitaratutako lan, dozenaka. Bere obra berez maketa soinua duena da, KGBren jazarpenagatik eta biltzen zuten materiala eskasa zelako.
KGBrik ez inguruan, baina medio gutxirekin grabatzearen sentsazioa zer den badakizu. Non grabatu dituzu kantuak?
Ahal izan den moduan eta modu desberdinetan. Hendaiako lokal batean, etxean, Pausun Eneritz bizi den apartamentuan eta toki desberdinetan. Nahasketak nik egin ditut, aldatuz joan direnak eta masterizazioa Daniel Husaynek North London Bomb Factory estudioan egin du.
Diskoko kanturik ilunena letrari dagokionez ‘Bidean txanpon bat’ kantuarena da. Birritan esaten du: «Erahil, ehortzi, gibeldu, ahaztu».
Bai, hor badaude mezu ikaragarriak, beldurgarriak direnak. «Alaba ilarak biluzik aita alprojaren aurrean» esaldiaren atzean ere mezu izugarri bat dago ezkutuan. Mina dago kantu horretan, min handia.
Baina ‘Su itsugarria’ kantuak beste puntu bat du, guztiz kontrakoa. Argiagoa eta iraultzailea den mezua duela gordea dirudi.
Kritika bezala hartu behar da kantua, «altxa herri handia» esaten duenean ez du benetan esaten, baizik eta esloganak ziren gizarte sobietarrean, eta kontrako zentzuan erabili ditu Dyagilebak. Baina argi gehiago duen mezua da, ‘Hartza atera da’ kantuan daudenak bezala. Zaila izan da kantuak hautatzea, berrogei kantu nituelako eta aukeratu egin behar zelako. Kasik ez zitzaizkidan diskoan sartzen, biniloak bere mugak dituelako. Justu-justu ibili da. Biniloetan aipatu behar da diskoa bukatzen denean dinamika gutxiago onartzen duela diskoak berak eta hor hobe izaten da kanturik lasaienak jartzea, horregatik alde bakoitzaren azken kantuak lasaiagoak dira disko honetan. Horregatik kantuen ordena hori, binilorako dagoelako pentsatuta.
Kantu dantzagarriak direla aipatu dugu, baina zuzenekoetan aurkezteko asmorik baduzue?
Bada, ez. Zoritxarrez ez. Bildu ginen horretaz hitz egiteko, baina bakoitzaren bizia bide desberdinetatik doa eta ezinezkoa izango da. Pena da, polita izango litzatekeelako, baina aukera bakarra diskoa entzutea izango da. Nork daki etorkizun batean, baina ez dut uste.
Aretoetan eta dantzatzeko jartzen badute ez da gutxi izango. Baina etxean ere entzuteko beta hartzea eskatzen duen diskoa bada eta bandcampen letrak eta guzti jarri dituzue. Fisikoan eskuratzeko, nola egin daiteke?
Binilo zuria eta binilo beltza atera ditugu. Zuriaren nahia nuen Siberiako paisaia eta elurragatik eta beltza betiko diskoa niretzat kolore horretakoa delako. Europa ekialdean diskoa jaso dutenean zuri kolorea garbitasunarekin lotu dute eta ez elurrarekin. Donostiako Skizo dendan eskuratu daiteke, Azpeitiako Malmai Rekordsen eta BIlboko Irrintzi Diskak banatzailean ere eskuratu dezakete. Gero gehienak Europan zehar dira, nahiz eta diskoa euskaraz egina izan eta itzulpenik gabe, hori norberak egin beharreko lana izango da. Titulua ‘A bask tribute to Yanka Dyagileba’ nahita dago hizkuntza horretan egina, munduan zehar badelako Yanka Dyagilebaren jarraitzaile anitz eta Euskal Herrira zuzendutako diskoa den arren, mundura ere zabaldu nahi dugulako eta badakigu gehienbat kanpoan salduko dela.
Aldebikotasunarekin jokatu duzu hortaz, Siberiako musika Euskal Herrira ekartzea eta euskara mundura zabaltzea.
Bai, gure mendebaldeko mundu honetan ezezaguna den hizkuntza batetik hizkuntza gutxitu batera pasatua eta alde bikoitzeko exotismo bat ematen dioguna.
‘Armiarmak’ kantua izateaz gainera, Petar Bakardzhievek egindako diskoaren azalean ere ikusi daitezke.
Sekulako artista da eta kantu hori oinarritzat hartuz azal hori proposatu zuen. Tipografia eta maketazioa, berriz, Eneritz Furyaken eskutik etorri da, baita dokumental txiki bat ere.
‘Nyurkarentzako kantua’ ere bada diskoan, baina nor da Nyurka?
Ez dakit nik ere nor den.
60etako eragina nabaritu dut nabarmen kantu honetan. Zeintzuk izan dira eraginak Yankarenaz aparte?
Kantu horrek badu hamarkada horretako kutsua. Berez akustikoan soilik dago grabatua eta garai bateko kantautoreen estilora eta nik erabat aldatu dut. Ramones eta Sex Pistols ere entzun daitezke bertan, uste dut abestia erabat suntsitu dudala. Originala entzuten baduzue, flipatu egingo duzue. Punka eta hardcorea izan dira nire betiko eraginak eta bada jende bat nigandik ez zuela halako diskorik espero, energia gehiagoko zerbait espero zuelako, baina punka oso zabala denez, nire zaku honetan biltzen ditut. Petar Bakardzhiev izan zen 60etako musikarako atea zabaldu zidana berak antolatutako festetan eta The Beatles eta The Who entzuteaz aparte, garagardoa eskuetan, Tommy filma ikusten genuen. Ikaragarria izaten zen. Faltan botatzen dira halakoak, aspaldian ez delako besta normalik izan.
Hurrengoan zure diskoa eraman eta dantza egingo duzue gogotik, ziur.
Hala bedi! Mila esker.

Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak