Zuzenean

Bigarren Kafea

Bi Zaldi: «Utzi dugun arrastoak gehiago izan du gizatasunetik musikatik baino»

'Lo Zena' diskoa aukerztu du Bi Zaldi taldeak. Lo zegoena esnatzera etorri dira, eta horretarako sekulako taldea osatu dute. Beti bezala, lagunartean egiten baitute musika.

Audio_placeholder

Bi Zaldi: «Utzi dugun arrastoak gehiago izan du gizatasunetik musikatik baino»

Loading player...

2014 urtera atzera salto egin behar dugu Bi Zaldi taldearen hastapenetara iristeko. Oso bogan zegoen abesti bat moldatu eta euskarara ekarri zuten Gartxot Unsainek eta Beñat Antxustegik: Passenger taldearen 'Let Her Go'. Abesti gehiagoren bertsioak iritsi ziren urruna: David Bazan, Arctic Monkeys, Daughter eta beste. Kontzertuak ere iritsi ziren han eta hemen. Zazpi urteren ostean, lan berri batekin itzuli dira: 'Lo Zena'. Bi Zaldi deitzen dira, baina hiru musikari dira: Unsain, Antxustegi eta Eneko Sierra.

Lo zegoena esnatzera etorri dira, baina zer zen lo zegoen hura? «Poetikoki, kontzientzia puntu bat; praktikoki, taldea bera» esan digu Unsainek. Hamabost kantuk osatzen dute diskoa, 10 eurenak dira eta bost Sorkunde Idiagorasek konposatutakoak. «Hego Ameriketara egindako bidai batean, hamar letra idatzi nituen» esan digu Unsainek. Abesti horiekin hasi, eta diskoa ontzen aritu dira azkeneko urteetan. 

«Lagun artean egin dugu diskoa, naturalki, lasai» kontatu digute. Horrela, lantalde potoloa osatu dute: Maite Arroitajauregi, Jon Arzelus, Garazi Esnaola,  Joshka Natke, Adrian Serna, Angel Unzu, Ane Antxustegi, Esti Beraza, Maddi Gerriko, Lide Hernando, Tristan Mourguy, Itzal Uranga eta Alberto Lizarralde; «Albeto nolabait taldeko laugarren kidea izan da» aitortu digute.

Azken finean, «gizatasuna eta naturaltasuna dira taldearen identitatea».

Bigarren Kafea saioko elkarrizketa akustikoetara etorri dira Bi Zaldiko kideak.

 

Jaurlaritza Logoa