Zuzenean

Eli Pagola

Nola bihurtu etxetresnak jasangarri?

Zer hartu beharko genuke kontuan gure etxetresnak jasangarriago izan daitezen? Noiz aldatu beharko lirateke eta zerk jaso beharko luke diru-laguntza publikoa? Guzti hau azaldu digute elkarrizketa honetan Carlos Alejandre eta Ortzi Akizu EHUko ikertzaileek.

Audio_placeholder

Nola bihurtu etxetresnak jasangarri?

Loading player...
Etxetresna klasiko bat
Etxetresna klasiko bat (Science Museum of London)

Saiatu zara, inoiz, mahonesa egiten? Detaile txiki batzuk kontuan hartuz gero azken emaitza asko alda liteke, alegia, aldea dago irabiagailua hasieran ontziaren hondoan mantentzen duzun eta ondoren, pixkanaka mugitzen hasten zaren edo ez. Baten bati okurrituko zitzaion hori ere.

Carlos Alejandre eta Ortzi Akizuk etxetresnen ordezkapen urteen kalkulua garatu dute, jakina, aintzat hartutako parametroetan badago alderik. Ikerketa honen egileen arabera, euren lana kokatzen da ekonomia zirkularreko kontzeptuaren inguruan: «Masterrean ematen den ikasgai honen helburua izango litzateke produktu eta zerbitzuen inpaktua kalkulatzea eta sortu beharko dugun etorkizuneko industria jasangarri berri honetan pausuak ematea», azaldu du Ortzi Akizuk.

Hasi aurretik, ikertzaileek bost agertoki zituzten hipotesia garatzeko: egungo etxetresna bat antzerako betekin ordezkatzea, etxetresna berri hauek lehengai gutxiago kontsumitzea, material birziklatuak erabiltzea, energia berriztagarriak txertatzea eta erabilera eraginkorrago garatzea, adibidez ECO programak erabiliz. Agertoki honetan %10eko aurrezpenak lortzen dira, Carlos Alejandrek dionez.

Guzti hau ikertu eta argitaratu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Zirkularreko masterraren esparruan. «Oso garrantzitsua da gizartearen aldetik master honetako printzipioak zabaltzea. Gaur egun, Euskal Herrian gero eta kezka eta ardura gehiago dago zentzu honetan», adierazi du Akizuk.

Jaurlaritza Logoa