Zuzenean

Bigarren Kafea

Saroa Bikandi «Azala da haurren komunikazio bide nagusia, soilik hitzez kontatzeak ez du balio»

Audio_placeholder

Saroa Bikandi «Azala da haurren komunikazio bide nagusia, soilik hitzez kontatzeak ez du balio»

Loading player...
Saroa Bikandi Bigarren Kafean
Saroa Bikandi Bigarren Kafean (Bigarren Kafea.)

7 urte dira jada Saroa Bikandi ahozkotasuna eta haur literatura adin txikikoei eta haien senideei hurbiltzeko asmoz Azalerako Ipuinak  ideia garatzen hasi zela. 3 urte bitarteko umeei eta haien kargu dauden nagusiei zuzendutako saioetan gorpuztu zuen proiektua hasiera batean.

Bertan, ahozkotasuna, poemak, errimak, hitz jolasak, kantak eta haur literatura gorputza eta azalaz baliatuz hurbiltzea da gakoa eta helburua.

Baina, era berean, haurrari laguntzen dion heldua lotura linguistikoaren garrantziaz jabetzen da, eta baliabide honen bidez konfiantza eta errekurtsoak hartzen ditu bere egunerokotasunera gehitzeko. Hizkuntza eta kontaktu fisikoaren bitartez sortzen den harreman afektiboak ere berebiziko garrantzia duelako. 


'Hegoak' lantaldearen izenpean, Saroa Bikandi eta Peru Magdalena 'Etxegiroan' ekoiztetxearekin batu eta elkarlanean sortu, amestu, ekoitzi eta diseinatu dute errealitate sonoro hau. Tallerretan eta zuzeneko emanaldi batean ere gauzatzen dutena. 

Egitasmo honen inguruan eta bere ibilbideari buruz aritu da Saroa Bikandi, Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa