Zuzenean

530 dira Eliza Katolikoak EAEn bereganatutako ondasunak, Berreskuratuz plataformaren arabera

Erakundeak aitortutakoak baino askoz gehiago dira Eliza Katolikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan era irregularrean bere izenean jarritako ondasunak, Jesus Gonzalez Berreskuratuz plataformako kidearen arabera. 43 ondasun ditu Eskoriatzan eta bertara jo du Naiz Irratiak herritarrekin hitz egiteko.

Audio_placeholder

530 dira Eliza Katolikoak EAEn bereganatutako ondasunak, Berreskuratuz plataformaren arabera

Loading player...
Jesus Gonzalez Esteban, Berreskuratuz plataformako ordezkarietako bat da.
Jesus Gonzalez Esteban, Berreskuratuz plataformako ordezkarietako bat da. (NAIZ Irratia)

2016an Eusko Legebiltzarrak jasotako txostena eskuartean, Jesus Gonzalez Berreskuratuz plataformako ordezkariak esan duenez, «EAEn 530 ondasun agertu ziren» elizaren izenean, eta zerrenda motz gelditzen dela ohartarazi du, «onartu zuten ordukoan jabetza-erregistratzaile batzuk ez zituztela datuak bidali. Beraz gehiago izango dira».

Eta bitxia da, erakundearen arabera datuek behera egiten dutela. Espainiako Gobernuak dio EAEn 89 direla elizak bereganatutako ondasunak, eta 8 besterik ez modu irregularrean bereganatu dituenak. Gakoa da, elizak onartutako ondasun gehienak 1998tik aurrera izendatutakoak direla, alegia, Jose Maria Aznarren agintaldian ondasunak izendatzeko legea indarrean sartu zenetik. EAEren kasuan baina, eta bereziki Gipuzkoan 1980ko hamarkadan jarri ziren Elizaren izenean.

Eskoriatzaren kasua

Eliza Katolikoa gauza askoren jabe da Eskoriatzan. Herri industrial honetan, Gipuzkoako beste edozein herritan baino ondasun gehiago bereganatu ditu. Udalak dituen datuen arabera, 43 dira 4000 biztanle pasatxo dituen herri honetan.

Eskoriatzara jo du Naiz Irratiak, bertako herritarrek inmatrikulazioez dakitena eta honen inguruan duten iritzia galdetzeko.

 

Jaurlaritza Logoa