Zuzenean

Naiz Irratia

Roberto Uriarte (Unidas Podemos): «Baikorra naiz, akordioa lortuko da lan erreforman»

Lan erreforma aste erabakigarrian sartu da. Ostegunean helduko da Kongresura, artean beharrezkoak dituen balekoak jaso gabe. Baina baikor mintzatu da NAIZ irratian Unidas Podemoseko diputatua; ez du uste euskal alderdiak PP eta VOXekin lerrokatuko direnik.

 

Audio_placeholder

Roberto Uriarte (Unidas Podemos): «Baikorra naiz, akordioa lortuko da lan erreforman»

Loading player...
Azken unean bada ere, lan erreformaren inguruan akordioa egongo dela uste du Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak
Azken unean bada ere, lan erreformaren inguruan akordioa egongo dela uste du Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak

Ostegun honetan bozkatuko dute Espainiako gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin eta patronalarekin adostutako lan erreforma Kongresuan. Negoziazioak azken unerarte luzatzea normala, «ohikoa» dela dio Roberto Uriarte Undias Podemoseko diputatuak, eta azken unean bada ere, «akordioa lortuko dela» uste du.

EAJko buru Andoni Ortuzarrek salatu ostean erreforma moldatu ezin izateak beto eskubidea aitortzen diola patronalari, Uriartek adierazi du EAJk ez duela «inoiz enpresariekin adosturiko arau baten aurka bozkatu». Bere irudiko ez EAJk, ezta EH Bildu eta ERCk ere ez dute aurka bozkatuko, PP eta VOXekin batera bozkatzea ekarriko lukeelako. 

Ildo horretan, gehiengo sindikalak asteburu honetan egin dituen eskaerei erantzunez, ez du aparteko «arazorik» ikusten alderdi moreko diputatuak; «erkidegoetako hitzarmenak ez daude arriskuan», gehitu du. 

Portugal, gazi-gozo

Portugalen alderdi sozialistak hauteskundeak irabazi eta biharamunean, emaitzak gazi-gozotzat hartu ditu: «Albiste ona da alderdi sozialistak gobernatzen jarraituko duelako, baina albiste txarra ultraeskuina parlamentuan sartu delako lehen aldiz». Aurreko agintaldian alderdi sozialistak ezinbesteko aliatu izan duen Ezkerreko Blokeak emaitza kaskarrak jaso ditu, %4ko babesarekin; neurri batean, hauek aurrekontuak babestu nahi ez izanak eragin du Antonio Costak hauteskundeak aurreratu izanak. Eremu honetan irakaspenik atera ote duten galdetuta, Uriartek dio ezberdina dela Estatu espainiarreko egoera, hemen Unidas Podemos gobernu barnean dagoelako. Gaineratu nahi izan du PSOE eta alderdi morearen  gobernua «osasuntsu» dagoela, baita «indar soberanistekin gobernuak duen elkarlana» ere. 

Bestalde, Elizaren inmatrikulazio aferaren inguruan, gogoratu du «publikoa zena pribatizatu» zuela bere garaian, Aznarren politikak lagun, eliza katolikoak, eta beraz, «herriarena dena herrira» itzuli behar duela bere osotasunean. 

Jaurlaritza Logoa