Zuzenean

Naiz Irratia

«Zer gertatuko litzateke Errusiak militarrak bidaliko balitu Mexikora?»

Txente Rekondo analistarekin aztertu dugu Ukraina eszenatoki hartuta munduko potentzien artean lehertu den azken lehia. Ez du uste Errusiak Ukraina inbadituko duenik, eta interes partidistak eta Estatu Batuen aldetik «eragin esparrua» ez errespetatzeko nahia ikusten ditu gatazkaren oinarrian.

Audio_placeholder

«Zer gertatuko litzateke Errusiak militarrak bidaliko balitu Mexikora?»

Loading player...
AEBtako militarrak Ukrainara bidatzeko armak prestatzen, Delaware estatuko Dover-eko basean.
AEBtako militarrak Ukrainara bidatzeko armak prestatzen, Delaware estatuko Dover-eko basean. (US Airforce | AFP)

Fokua Ukrainan jarrita dagoen arren, egiazko protagonista ez da herrialdea bera, Ameriketako Estatu Batuak eta Errusia dira, Txente Rekondo nazioarteko gaietan adituaren iritziz. Europar Batasuna bigarren maila batean kokatu du, Estatu Batuen menpeko, eta Ukrania are eta maila baxuagoan.

Batetik, gasa da auzi honetan garrantzia duen elementu bat Rekondoren esanetan. Dio Europak Errusiarekiko duen menpekotasunari amaiera eman nahio lioketela Estatu Batuek. Bestetik, Txinak eta Errusiak dolarraren erabilera baztertzeko duten asmoak Washington kinka larrian jarriko lukeela gaineratu du. Eta klasiko bat, hauteskundeak. Gertu daude Estatu Batuetan eta presidentearen irudia nahiko kaltetuta dago.

Geopolitikaren logikak ulertzeko, eta gatazka piztu zuen suziriari, Ukraina NATOn barneratzeko zurrumurruari lotuta, nazioartean «de facto» onartua den «eragin esparruaz» mintzatu da Rekondo. Vladimir Putinek egin ohi duen galdera bat ekarri du gurera, «Zer gertatuko litzateke Errusiak militarrak bidaliko balitu Kubara edota Mexikora?»

Eta Estatu Batuek dioten moduan, inbadituko al du Errusiak Ukraina? Rekondok ezetz uste du, Errusiak ez duela herrialdea bere osotasunean bereganatzeko helbururik, Krimearekin eta Donetsk eta Luhansk-ekin nahikoa duela.

Jaurlaritza Logoa