Zuzenean

Bigarren Kafea

«Bi mutur badaude, beltza eta zuria existitzen badira, tartean zerbaitek egon behar du»

Otsailaren 5ean 'eRRe. Aldarri bat bertsotan' ikuskizuna estreinatuko dute Leire Vargas, Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Eguzkitzek. Durangon izango da, eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dituzte.

Audio_placeholder

«Bi mutur badaude, beltza eta zuria existitzen badira, tartean zerbaitek egon behar du»

Loading player...
Otsailaren 5ean estreinatuko dute 'eRRe. Aldarri bat bertsotan' ikuskizuna.
Otsailaren 5ean estreinatuko dute 'eRRe. Aldarri bat bertsotan' ikuskizuna. (Lanku)

Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi; bata beti bestearen muga eta definizio. Horiek dira 'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldiak proposatzen dizkigun galderak. Bitasunari buruzko hausnarketa ondu dute Leire Vargas, Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Eguzkitzek. 

«Ez da bertso saio bat» ohartarazi digute Aner Eguzkitze eta Haizea Aranak. Bertsoetatik jaiotako emanaldi bat da, bertsoa baita lauak batzen dituen haria, baina ikuskizuna haratago doa. Dilista kazola baten inguruan bildu, eta zerbait egin nahi zutela erabaki zuten; «gerora erabaki genuen zer zen egin nahi genuena». Horrela jaio zen 'eRRe. Aldarri bat bertsoz'.

Izenburuak suari egiten dio erreferentzia; «ikuspuntu tradizionalak erre nahi ditugu». Horregatik, bai edukiz eta bai formaz, simetria bilatu nahi izan dute izenburuan. «Bi mutur badaude, beltza eta zuria existitzen badira, tartean zerbaitek egon behar du» esan digu Haizea Aranak. 

«Lau bertsolari marika eta bollera gara, eta errealitate horretatik hitz egin nahi dugu» kontatu digute. Hiru ardatz nagusi ditu emanaldiak; gaztetasuna, homosexualitatea, eta bertsoaren tradizioarekiko haustura. Asko dute kontatzeko, eta beraz gai asko landuko dituzte. «Bitasuna marko bat da, beste gai batzuk lantzeko balio izan diguna»

Eszenaratzeko orduan, Edurne Azkaraterekin harremanetan jarri ziren eta berak hartu du proiektuaren zuzendaritza. «Oholtza gaineko kontu horiek guztiak, bertsotan lantzen ez ditugunak, kontrolatzen ditu Edurnek» esan digu Aner Eguzkitzek. 

Hori guztia kontatzera etorri dira Aner eta Haizea Bigarren Kafera.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa