Zuzenean

Naiz Irratia

«Argi geneukan ez genuela nahi kongresua tramite hutsa izatea»

Hainbat hilabete iraun dituen Sorturen Kongresu Nazionalak larunbat honetan, (hilak 22) izango du amaiera, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Hitzordurako egun gutxi falta direla, eta prozesu aberasgarria izan delakoan, Naiz Irratiaren estudioan izan da Urtza Alkorta kongresu prozesuko bozeramailea.

Audio_placeholder

«Argi geneukan ez genuela nahi kongresua tramite hutsa izatea»

Loading player...
Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu, Sortuko batzar batean, Atarrabian. (Iñigo URIZ | FOKU)
Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu, Sortuko batzar batean, Atarrabian. (Iñigo URIZ | FOKU)

Birsortu zenetik bost urte pasata, Sortuk bere bigarren kongresuan buru-belarri murgilduta izan da azken hilabeteotan. «Argi geneukan ez genuela nahi kongresua tramite hutsa izatea. Garrantzia eman diogu behetik gorako prozesua izateari, kolektibotasunari eta ahalik eta kontsentsu handiena izateari», adierazi du Urtza Alkorta Sorturen kongresu prozesuko bozeramaileak, «aberasgarria izan da oso» gaineratu du.

Hilaren 22an, larunbatez, Bilboko Bizkaia frontoian egingo duten kongresuaren itxiera ekitaldian borobilduko dute prozesua. Arnaldo Otegi izan zen 2017ra arte alderdiko idazkari nagusi, EHBilduko kargu gorena hartu zuen orduan eta Arkaitz Rodriguezek hartu zion lekukoa idazkari nagusi karguan. Guztia ondo bidean, larunbat honetan berrautatua izango da Rodriguez, Herrigaia ponentzia ofiziala gailendu baita kongresuan.

Jaurlaritza Logoa