Zuzenean

Naiz Irratia

Jaiotza Basatia | Bigarren Partea

Elkarrizketa historikoa egin da NAIZ Irratian, Gabon egunetan lanez gainezka dagoen Lagun Ezkutua elkarrizketatu dugu 'Jaiotza Basatia | Bigarren Partea' saioan. Erabat gutxietxia sentitzen da.

Audio_placeholder

Jaiotza Basatia | Bigarren Partea

Loading player...

'Jaiotza Basatia | Lehen partea' eta gero, badator bigarren partea. Donostiako DOKA antzokian egin genuen saioa, eta momentu historikoa bizitu zen. Erabat baztertuta sentitzen den Lagun Izkutua elkarrizketatzeko aukera izan zuten Kamikaz Kolektiboko kideek. Horretarako, Maialen Hackelber itzultzailearen laguntza beharrezkoa izan zen.

Gabon oporrak aprobetxatuta NAIZ Irratiak egindako saio bereziak dira 'Jaiotza Basatia' saioak. Bi saio bikoitz izan dira non Gabon festen hausnarketa kritiko, historiko eta feminista egin den. Lehen saioa Azpeitiko DINAMOA sormen gunean izan zen abenduaren 26an. Hemen ikus dezakezue saio osoa.

Jaiotza Basatia-Azpeitiko DINAMOAN

Saioaren Bigarren zatia Donostiako DOKA antzokian izan zen pasa den abenduaren 27an, jendaurrean hau ere. Hemen ikus dezakezue saioa osoki.

Jaurlaritza Logoa