

Zuzenean 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
Nirbanak rap, reggae eta dancehall estiloa du. Edo hori erakutsi digu behintzat Nikotinak. 'Nirbana' diskoa kaleratu du aurten Jon Tolosa MC gazteak. Bigarren diskoa hau egunerokotasunean aurkitzen ditugun bidegabekeriei buruzko lana da. Baina askatasunaz ere dihardu tolosarrak, eta gure oraina eta etorkizuna hobetzeko borroka egitera deitzen du, indarrak batuz maitasuna eta askatasuna nagusi diren bide bateratua eginez.
Euskal hip hop berria aipatzen dute diskoaren lehenengo abestiaren hasieran, eta beraiek dira berrikuntza horren adierazle; «Belaunaldi berri bat dago, eta gu horren parte gara» esan digu Jon Tolosak.
Baina bidelagun izan dute Stepi Selektah, belaunaldien arteko zubi-lanak egiten. «Eszena honetan ez gara asko eta elkartzen saiatzen gara» kontatu digu Little Martin Selektah-k; «zortea eduki dugu, eta oso ondo inguratu gara».
Itxialdian hasi ziren 'Nirbana' sortzen, eta oso disko anitza sortu dute. «Edozein estilo probatzera irekita gaude, reaggea bera oso zabala da».
Nirbanara iritsi gara Bigarren Kafeko aurtengo azken kontzertu akustikoan.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
