Zuzenean

Eli Pagola

Posible al da argindarraren merkatu justuago bat?

Argindarraren prezioa igotzen ari da eta gure kontsumoa bat-batean geratzea ez da erreza. Eskaintzen al digu merkatuak aukera egingarririk?

Audio_placeholder

Posible al da argindarraren merkatu justuago bat?

Loading player...
 'Inor ez etxerik gabe' ekinbideren elkarretaratzea. Raul BOGAJO | FOKU
'Inor ez etxerik gabe' ekinbideren elkarretaratzea. Raul BOGAJO | FOKU

Argindarraren prezioa gora doa bai, baina Gabonetan koloretako argiz bete dizkigute kaleak. Hain zuzen ere argindarra hartu dugu hizpide urteko azken tertulian. Gelditu Makinak saioaren 12. atalean ondoan izan ditugu Aitziber Sarobe eta Jokin Aldazabal.

Posible al da argindarraren merkatu justuago bat? Horixe bera galdedin diegu gure teruliakideei eta baietz esan du Jokin Aldazabalek, eta puntuz puntu azaldu digu 'Fundación Renovables'-ek egindako proposamena. Fundazio honen helburu nagusia da gizartea sentsibilizatzea energia-eredua aldatzeko beharraz, eta, horretarako, oinarrizko printzipioak aurrezkia, eraginkortasuna eta berriztagarriak dira.

Argindarraren prezioa progresioa izatea proposatzen du fundazioa honek, eta erabiltzaileak hiru mailetan sailkatzea. Lehen mailan, gutxieneko kontsumo bital bat markatzea proposatzen du debalde. Alegia, pertsona orok jaiotzen garen unetik eskubidea izatea gutxieneko kontsumo bat egin ahal izateko, gutxieneko energia bermatuta izango genuke, beraz.  Ez du begi honez ikusten hori Aitziber Sarasolak: «Doako horri muga jarriko nik.  Diru sarrerak ez dituen pertsonari bizitzeko behar dituen baldintzak ukatzea ez da humanoa, hori bai. Baina Diru sarrerak dituenari bere bizitzako kostuak ikustaraztea garrantzitsua da. Bestela erreferentzia galtzen dugu». Bigarren mailan, etxe gehienetan egiten den kontsumoari dagokio, gaur egungo sistema jarrituko litzateke.  Hirugarren mailan, kontsumo penalizatua litzateke, energia garestiago eta modu progresiboan gainera. Gero eta gehiago erabili orduan eta garestiago kilobatioa. Baina horrek ez dago guztiz ados Aldazabal «Kontsumoan muga bat jarri behar da. Betikoan gaude, diru gehien duenak nahi adina kutsatzeko eskubidea izango luke horrela».

 

Jaurlaritza Logoa