Zuzenean 19:00h - 21:00h

Paraleloan

Oihana Azkue

21:00h - 22:00h

Bilynch

22:00h - 23:00h

Uluka

Maddalen Kortajarena eta Ane Astiarazan

Bigarren Kafea

Pauline eta Juliette, sei hizkuntza 'Veloma' esateko

Sei hizkuntzetan abesten dute Pauline eta Juliettek 'Veloma' diskoan. Irmoki defendatzen dute hautu linguistiko hori. Bigarren Kafea saioan izan dira azken lan hau aurkezten.

Audio_placeholder

Pauline eta Juliette, sei hizkuntza 'Veloma' esateko

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Gaztearen ausardiarekin, 'Hegaldaka'-rekin hasi zen Pauline Junquet eta Juliette Alfonsoren ibilbidea. 2014an ezagutu zuten elkar, eta 2017an lehen diskoa argitaratu zuten. Kanbo eta Itsasuko bi musikariek hiru urte geroago plazaratu zuten 'Veloma', aurrekoa baino lan helduagoa eta zinez anitza, bai doinu bai hizkuntzari dagokionez ere. 

Sei hizkuntzatan abesten dute Pauline eta Juliettek disko berrian; euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa, malgaxea eta basaa. Irmoki defendatzen dute hautu linguistiko hori, «gure bi kulturak dira eta ez genuen hizkuntza bakarra hautatu nahi». 

Bertsioak eginez hasi zuten beraien ibilbidea, «horrekin jarraitu nahi dugu, zinez maite dugu kantuak hartu eta gure moldaketak egitea» aitortu digute. Horregatik, abesti berriez gain, hainbat abeslariren bertsioekin osatu dute 'Veloma'. 

Emaztetasuna, ekologismoa, askatasuna, sare sozaialk... askotariko gaiak landu dituzte 12 abestietan zehar. «Bigarren disko honetan maletak pausatu, mundua begiratu eta gure kezkak adierazi nahi izan ditugu».

 

Jaurlaritza Logoa