Zuzenean

Bigarren Kafea

Puri-purian dauden film eta telesailak

Audio_placeholder

Puri-purian dauden film eta telesailak

Loading player...
'Don't Look Up' (NIKO TAVERNISE/NETFLIX)
'Don't Look Up' (NIKO TAVERNISE/NETFLIX)

Azken egunetan Succession (HBO) eta La Casa de Papel (Netflix) telesailak puri-purian egon dira. Horregatik, Idoia Dávila Uzkudunek bi horiek ez diren telesail eta pelikulak gomendatu dizkigu. 

'Landscapers'

Abenduaren 9an estreinatu zuen HBO Max plataformak 'Landacapers' telesaila. Susan (Olivia Colman) eta Christopherrek (David Thewlis) lehenaren gurasoak hil zituzten 1998an, baina 15 urte beranduago Poliziak haien gorpuak aurkitu zituzten euren lorategian. Umore beltza erabilita, Ed Sinclairren gidoiek oso ondo adierazten dute zerk eragin dezakeen bikote arrunt batek horrelako krimena burutzea.

 

Hacks 

'Ted Lasso' telesailaren aren atzetik, aurreko Emmyetako ekitaldian sari gehien lortu zituen telesaila izan zen 'Hacks'. Lucia Aniello, Paul W. Downs eta Jen Statsyk jaso zuten zuzendaritza onenaren saria, eta aktore onenarena Jean Smartek.

Deborah Vancek, Las Vegaseko komiko famatuak, Ava Daniels idazle gaztea kontratatu du, gidoiak berritzeko. Hasieran ez dute oso erlazio ona izango, baina pixkanaka konplizitatea sortzen joango da bi pertsonaien artean.

 

Don’t Look Up 

Adam McKayk film apokaliptikoa dakarkigu, baina umoretik. Jennifer Lawrence eta Leonardo Dicapriok Lurra orbitatzen ari den asteroide bat aurkitu dute, eta hedabideetara jotzen dute mehatxuaren berri emateko. Inork ez du sinistuko kontatzen dutena, ez AEBtako presidentak (Meryl Streep) ez eta haren gabinete buruak (Jonah Hill). 

Kate Blanchett eta Tyler Perry ere ikus ditzakegu erreportari paperean, baita Timothée Chalamet, Ron Perlman, Kid Cudi, Ariana Grande et Rob Morgan ere.

 

Quo Vadis, Aida? 

Oskarretako Nazioarteko Film Onenaren bost finalisten artean egon zen Jasmila Zbanic zuzendariaren pelikula hau. 1995eko Bosnian kokatzen da istorioa, Balkanetako gudan, eta NBEko interprete bat du protagonista.

Gertakizun honetan Ratko Mladic-en ejerzitoak 8.300 bosniar inguru hil zituen. Aida fikzioa da, baina erakusten den beste guztia epaiketen transkripzioetan eta testigantzean oinarrituta dago.

 

 

Jaurlaritza Logoa