Zuzenean

Hegoi Belategi

Iñaki Egaña [historialaria]: «Egia beti iraultzailea da»

Euskal gatazkaren baitan emandako bortxazko desagerpenak, sistema oso baten inpunitatearen isla dira. Horietako 20 inguru ikertu ditu Iñaki Egaña historialariak 'Objetos Perdidos' liburuan. Izenburuak Mikel Zabaltzaren desagerpenari egiten dio erreferentzia; «inpunitatearen ikur bat» Egañak dionez.

Audio_placeholder

Iñaki Egaña [historialaria]: «Egia beti iraultzailea da»

Loading player...
Zendutako Marta Bergaretxe Eduardo Perez Bergaretxe 'Pertur' semearen omenaldi batean. (Irudia: Andoni CANELLADA | FOKU)
Zendutako Marta Bergaretxe Eduardo Perez Bergaretxe 'Pertur' semearen omenaldi batean. (Irudia: Andoni CANELLADA | FOKU)

Bortxaz desagertutakoen afera, berria ez den arren, topikoetatik harago datuetan oinarritzen den ikerketa bat da 'Objetos Perdidos' (Txalaparta) Iñaki Egaña historialariak idatzitako liburua. Historialaria da, eta urteen eta ikusi dituen gauzen poderioz, ikertzaile eta ekintzaile ere bilakatu da. Egia ezagutzearen beharra da bultzatzen duena. «Beti aurrera egiarekin. Egia iraultzailea da» azaldu du Naiz Irratian Egañak.

Izena bera, «oso mingarria» den esaldi ezagun batetik dator historialariak dionez. Mikel Zabaltzaren amari esan ziotena da, Intxaurrondoko kuartelera semeagatik galdezka joan zenean. Hiru astez egon zen desagertua, Bidasoa ibaian agertu zen arte. «Garai bateko inpunitatearen ikur bat» Egañaren esanetan.

Paradigmatiko bihurtu diren hainbat kasu jorratu ditu liburuan; besteak beste Jose Miguel Etxeberria 'Naparra' eta Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kideen desagerpenak. 2017an eta 2019an hurrenez hurren, egindako bilaketa lanen datu berriak eskaintzen ditu Egañak liburuan. Baina kasu ezagunenez harago, beste hainbat izen ere bildu ditu, desagertuena Euskal Herrian, luzea bezain iluna den zerrenda delako.

 

Jaurlaritza Logoa