Zuzenean

Naiz Irratia

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren analisia

Saioa Alkaiza txapeldunarekin hitz egiteaz gain, Amagoia Mujika lankidearekin aletu dugu bertso finalak eman zuena. «Bilakaera» izan du txapelketak Mujikaren aburuz eta «maila onekoa» izan dela uste du. Estitxu Arozenak Alkaizari txapela jartzeak «esanahi asko» dituela adierazi du.

Audio_placeholder

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren analisia

Loading player...
Saioa Alkaiza Guallar da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Saioa Alkaiza Guallar da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Asko disfrutatu zuen finalarekin Amagoia Mujikak. Saioak eginikoa errepasatzen aritu da berriz ere eta oso final ona egin zuela konturatu da. Alkaizaz gain, gainerako bertsolariek euren momentuak izan zituztela nabarmendu du. Halaber, txapeldun berriak txapelketa osoan egin duen bidea goranzkoa izan dela uste du eta asko gustatu zitzaion trasmititu zuen konfidantza.

Gainera, oholtzara ekarritako ahots eta gorputzak aintzat hartuta, uste du gai bakoitza nahi zuen lekuan kokatu zuela eta hori bertsolariek egin nahi izaten dutena da.

Jaurlaritza Logoa