Zuzenean

Bigarren Kafea

Egoitz Sanchez: «Antzezlan batek galderak egin behar dizkizu»

Audio_placeholder

Egoitz Sanchez: «Antzezlan batek galderak egin behar dizkizu»

Loading player...
Egoitz Sanchez ‘Altsasu’ antzezlanean (Hodei TORRES).
Egoitz Sanchez ‘Altsasu’ antzezlanean (Hodei TORRES).

Egoitz Sanchez donostiarrak txikitatik izan du aktore izateko grin eta gogoa. Bere lagunek antzerki eskoletan izena eman zuten, eta ikasturte amaierako lana ikustera joan zenean, aktore izan nahi zuela erabaki zuen. 

Horrela, telebistan Goenkale telesailean hasi zen lanean, eta bertan Anartz izan zen 2002-2004 urteetan eta geroztik, Euskal Herri eta Madril artean aritu da lan ezberdinetan, bai antzerki, telebista edota zineman ere. 

Ostiral honetan, etxean aritzeko aukera izango du, 'Altsasu' lanarekin, justiziaren gorabeherei aurre egin behar dieten gazte batzuen errealitatea irudikatzen duen antzezlana. «Obrak kristoren erritmoa dauka, bestela oso astuna izango litzate» esan digu. Izan ere, Altsasuko auziaren epailearen sumarioan oinarritutako antzerkia da. 

'Altsas' lanarekin dabil burubelarri baina zinema eta telebistan ere ikusi izan dugu: 'Los hombres de Paco', 'Qué vida más triste', 'El asesinato de Carrero Blanco', 'La línea invisible', 'Gernika bajo las bombas'...

Baina aitortu digu bere ofizioan badagoela gustuko ez duen zerbait; «besteen iritzien esklabu izatea da gutxien gustatzen zaidana».Gainera, oholtzara igo aurreko erritua kontatu digu; «Begiak itxi era munduari eskerrak eman».

Bigarren Kafera gerturatu da Egoitz Sanchez bere ibilbideaz hitz egitera.

Jaurlaritza Logoa