Zuzenean

Naiz Irratia
Elkarrizketa
Tertulia zientifikoa

Protokolo eta irizpide «saltsaren kontraesanak» azalera zientzialarien eskutik

Agintariek ezartzen dituzten protokoloak askotan kontraesankorrak direla ohartarazi dute Koldo Garciak eta Izortze Santinek. Horren adibide intzidentziaren semaforoaren desberdintasunak. Neurriek arazoaren iturburura jo behar dutela aldarrikatu dute eta iazkoek ez dutela balio ohartarazi.

Audio_placeholder

Protokolo eta irizpide «saltsaren kontraesanak» azalera zientzialarien eskutik

Loading player...
Entran en vigor las medidas «complementarias» para contener la covid en los municipios de la CAV. (Gorka RUBIO/FOKU)
Entran en vigor las medidas «complementarias» para contener la covid en los municipios de la CAV. (Gorka RUBIO/FOKU)

Azken asteko boletina aintzat hartuta, kutsatze gehienak sei eta hamabi urte bitarteko haurretan eta euren gurasoetan izaten ari da. Trasmisioa goruntz doa, eta iazko portzentajeekin konparatuta ospitaleratzeak eta heriotzak baxuagoak diren arren, egoerari aurre hartu eta neurriak berehala hartu behar direla esan du Koldo Garciak.

Halaber, azken txosten epidemiologikoak harakatuz, Izortze Santinek adierazi du txertatu eta ez txertatuen arteko aldea «nabarmena» dela. Alegia, 60 eta 80 urte bitartekoetan kutsatzeko arriskua zortzi aldiz igotzen da txertorik jaso ez bada, ospitaleratzeko arriskua 18 bider altuagoa da eta hiltzeko 25 aldiz altuagoa. Txertoei esker hobeto gaudela dio, baina neurriak behar dira trasmisioa eteteko.

Uste dute trasmisioa eteteko neurriak katearen amaieran aplikatzen ari direla, ostatuetan kasu. Kutsatzeak umeetan hazten ari badira, eskoletan aireztapena hobetzeko sistemak ezarri edo antigeno testak masiboki zabaltzea  proposatu dute. «Jatorrira jo behar da eta ez katearen amaieran aplikatu neurriak. Murriztaileak ez diren neurri gehiago hartu behar dira», aldarrikatu dute.

Bestalde, intzidentziaren semaforoan aldaketak egin dituzte Lakuak eta Espainiako Gobernuak. «Begi onez» hartu dute aldatzea, egoera aldatu delako. Alabaina, ez dute ulertzen batak eta besteak irizpide ezberdinak ezartzea, horrek «jendea nekatzen duelako eta deskofindantza sortzen duelako».

 

 

 

Jaurlaritza Logoa