

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena
Eta hutsa zen helmuga. Hutsa, baina, ez da ezereza soilik, hutsak baditu ertz asko, esanahi mordo, eta hori erakutsi nahi digu Liher taldeak bere lan berriarekin. 'Eta hutsa zen helmuga' diskoa argitaratu berri dute, 11 abestiz osatutakoa.
Iaz, urte hasieran, 'Hemen herensugeak daude' kaleratu zuten, eta aste gutxiren buruan, itxialdia iritsi zen. «Urte t'erdi eskaintzen diozu disko bat sortzeari, eta ateratzen duzunean pandemia iristen da, sinesgaitza da» esan digu Lide Hernando abeslariak. Pandemiak, beraz, eragin handia izan du disko berra sortzerakoan, «pandemiarik gabe, ez genuke disko hau edukiko esku artean, oraindik aurreko diskoarekin kontzertuak ematen aritko ginateke» aitortu digu Iñigo Etxarrik.
Baina sortu dituzte abesti berriak, irakaspen eta gogoeta anitzekin. «Terapia izan da kantuak sortu, landu eta ekoizpena egitea» onartu digute biek.
'Kintsugi', 'Nor zaren ere', 'Orbainetan lehena' edo 'arrastaka' abestiekin harmonikoa dirudien anabasa sortu dute; «Kaotikoagoa da disko hau». Bizi izan dutenaren ondorio zuzena da lana, eta gogoeta bat du ardatz, «helmuga batera iristen zarenerako ez dituzu zure bizitzako helburu guztiak beteta eduki behar».
Lide Hernando eta Iñigo Etxarri Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoetara gerturatu dira.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
