Zuzenean

Elkarrizketa
Iker Vicente
Aizkolaria

«Txapela bakoitza asko kostatu da eta oso pozik nago hirugarrena lortuta»

24 urte besterik ez eta hirugarren txapela du dagoeneko Iker Vicentek Aizkolari Txapelketa Nagusian. Finala hasi eta berehala aurrea hartuta, aparteko arazorik gabe eskuratu zuen garaipena Otsagabiko gazteak. Lortzen ari denarekin «oso pozik» agertu da nafarra NAIZ irratian.

Audio_placeholder

«Txapela bakoitza asko kostatu da eta oso pozik nago hirugarrena lortuta»

Loading player...
Iker Vicentek garaipenaz gozatzeko denbora izan du (Aritz LOIOLA/FOKU)
Iker Vicentek garaipenaz gozatzeko denbora izan du (Aritz LOIOLA/FOKU)

Iker Vicentek hirugarrenez jarraian eskuratu du Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapela. «Oso pozik» agertu da orain arte lortzen ari denarekin. «Txapela bakoitza asko kostatu zait eta hirugarrena lortuta oso oso pozik nago», dio nafarrak.

Finalean «egun ona» izan zuela aitortu du txapeldunak, baina hala ere ez zela lan erraza izan. «Fuerte hasi nintzen eta ondo eutsi nion erritmoari, baina asko sufrituta», gaineratu du. Dena den, «sentsazio onekin eta etxeko lanak eginda» iritsi zela nabarmendu du.

40 minuturen azpitik bukatu zituen lanak Otsagabikoak, baina aurreko urtean baino zertxobait motelago. Denbora «dezente jeistea» aurreikusten zuela aitortu du Vicentek, etxean denbora oso onak egiten ari zelako, baina batez ere bigarren erdian topatutako enbor gogor batzuk medio, denbora galdu zuen nafarrak. 

Bestetik, harmailak zaletuez beteta ikustea «pozgarria» dela dio Vicentek, «batez ere aizkolaritzak pasa duen urte gogorraren ostean». Berrio ere martxa hartzen hasi dela ikusteak asko pozten du txapelduna, eta hemendik aurrerakoan horrelako gehiago izatea espero du. Orain atseden hartu eta Nafarroako Txapelketan izango du hurrengo hitzordua.

Jaurlaritza Logoa