Zuzenean

Eli Pagola

Zein aldaketa klimatiko eman dira Kuaternario periodoan?

Kuaternarioa da gure periodo geologikoa. Bi milioi urte baina gehiago ditu aro honek eta aldaketa klimatikoak eman dira noski,  glaziazioak, adibidez. Nola ikertzen da Kuaternarioa, eta zer ikasi dezakegu egungo egoera hobeto ulertzeko?

Audio_placeholder

Zein aldaketa klimatiko eman dira Kuaternario periodoan?

Loading player...
Glaziarra_zubia
Glaziarra_zubia

Noiz ekiten dio orainak iragana izateari? Periodo, aroak eta garai geologikoak izan ditugu hizpide Gelditu Makinak saioko 7. saioan. Aztergai izan dugu Kuaternarioa, duela 2 milioi urte ingurutik gaur egunera luzatzen den periodoa da Kuaternarioa. Josu Aranbarri geografia fisiko adituak gidatu gaitu urte guzti horietan barrena.

Kimikak eta materialen zientziak zer dute esateko ingurumen eta gizakiaren babesari dagokionez? Egunerokoan errotuak ditugun baliabide asko kimikaren ezagutzak eta materialen zientziak baimendu ditu. Aurrerapenak bere abantailak ditu baina baita hainbat arrisku ere. Erabileraren eta denboraren poderioz nabarmendu da zenbait praktika gizakiaren osasunerako eta ingurugirorako kaltegarriak direla oso. Bide horretan, epe luzera arazo ugari azaleratu ditu erabilera oso zabaldua duten produktu askoren toxikotasunak. Bestalde, hondakin arazo larriak sortu dira  oso erraz eta merke frabrikatu eta bolumen ikaragarritan kontsumitzen diren plastiko eta beste material berri batzuekin.  Arazo honi aurre egiterako orduan,  kimikaren ezagutza aurreratuak eta materialen zientziak badu zer esana eta gaur egun ikerketa ildo asko ari dira garatzen. Asko dago esateko, horregatik Alaitz Rekondo Cidetec erakundeko ikerliak hirutan banatuko ditu azalpenak eta trilogia bat osatuko du.  Gaur, lehen azalpena.

Pilulen atalean, zinemaren txanda. Ainhoa Gutirerrez del Pozok egindako proposamena da ’El cielo gira’ (Mercedes Álvarez, 2005) filma non dokumentala eta drama nahastendiren. Soriako Aldeaseñor herrian kokatzen da, desagertzear dagoen herria da eta bertako biztanleak dira protagonistak. t

Jaurlaritza Logoa